PIARRES LAFITTE, EUSKALTZAINA. HOGEI URTE ARTE EUSKERARIK EZ ZEKIENA
Errialde
Hogei urte nituen. Laster apaiz izanen nintzen. Orduan, nere Moraleko irakasleak erraite daut: "eta heldu den urtean, nola predikatuko duzu, euskaraz ala biarneraz?". Nik erran nion: "Biarnesez. Ez dakit euskaraz. Zer nahi duzu?". "Halare, aita eta ama euskaldunak izaki eta behar zenduke euskaraz egin". Ortzirale guziez ene izeba bat etortzen zitzatan Seminariorat eta ekartzen zizkitan puskak eta zenbait liburu eta honelako zerbait. Eta erraiten zidan: "Badakit Senpier horrek ez duela humore onik hitaz mintzatzeko. Nahi lukeela euskarari lotzea". Hiru hilabetez ez nuen deusik erraiten. Halako batean erabaki nuen. Bildu nituen nazkien hitzak eta ikusi nuen banituela ehun eta berrogei bat. Orduan joan nintzaion ikusterat Senpierri eta erraiterat euskarari lotzekotan nizela. "Hasten naiz. Baina ez gero neri erran sobera egiten dutala. Kaskagorragoa naiz eta ez nauzue geldiaraziko" (à). (1972-I-30)
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.