Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-01-27 -- 1839.zenb

Garagardoaren ondorio osasuntsuak

Sinestezina dirudien arren, duela sei mila urte jadanik edaten zen garagardoa. Horren lekukotasuna ematen dute hainbat arkeologia aurkikuntzak. Garagardoari buruz jaso diren lekukotasunen artean, "Hammurabiren Kodea" delakoan ageri dena aipatu behar da, edari honen prezioan iruzur egiten zuena zigortzen zuen Sumeriako araua. Gaur egun, gibeleko arazoak dituztenek edota hiatuko hernia edo ultzera gastroduodenala dutenek bakarrik dute galarazia.

Milaka urteko historia duen arren, duela gutxi hasi dira egiten garagardoaren ondorio osasuntsuei buruzko azterketa zientifikoak. Edari diuretikoa da, eta kalorien ekarpena ez du handia. Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak egin duen ikerlan batean ageri denez, garagardoaren alkohol eduki txikiari esker, onuragarria da gorputzarentzat neurrizko kontsumoa; bestalde, elikadura ezaugarriak garagardoaren osagaiekin daude lotuak: garagarra, legamia eta lupulua.
Ehun gramo garagardok 43 kilokaloria dauzka, gutxiago beraz kolazko freskagarri batek baino, eta B saileko bitamina garrantzitsu guztiak dauzka bere baitan, A, D eta E bitaminak izateaz gainera. Era berean, zuntz disolbagarria du garagardoak, kopuru aski handian, eta azido folikoa dago osagarri dituen eta organismoari eransten dizkion bitamina eta mineral esentzialen artean. Bitamina hau funtsezkoa da zelulen bizitzarako, anemiari aurrea hartzen dio eta homozisteina, bihotzerako arrisku faktorea dena, gutxiagotzen du, Rosario Hellín doktoreak zuzentzen duen Garagardoa eta Osasuna informazio zentroaren azterlan batek dioenez. Garagardoaren alkohol edukiari dagokionez, eta osasunean izan ditzakeen ondorio kaltegarriez, honela diote azterlan horretan elikaduran doktore diren Rosa Ortega eta Ana Requejok: "ŕ kontsumo neurrizkoa, ez bakarrik onargarria, defendagarria ere izan daiteke". Laburtuz: gaixotasun koronarioen arriskua txikiagoa da alkohola zuhurtasunez kontsumitzen dutenen artean (eguneko edari alkoholiko batetik hirura), batere edaten ez dutenen artean baino.

Garagardoak gizentzen duelako topikoa dela-eta, esan behar da 33 zentilitro edateak 156 kilokaloriako ekarpena egiten duela, eta horren herena besterik ez du alkoholik gabeko garagardoak. Alegia, garagardoa, zuhurtasunez kontsumitzen bada (eta, bereziki, alkoholik gabea), ezin da loditasunarekin lotu, eta oraingoz ez da agertu baieztapen hori ukatzen duen azterlanik

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan