FRANTZIAN
Zeruko Argia
Jaio zenetik ehun urte igaro direla norbaitzuk konturatu direnean sortu da Pio inpernutik ateratzeko asmoa. Asmo santua. Indice baten inpernuko kanposantuan euki duten idazle au, Donostiako Okendo kalean jaio eta Barojak berak (Familia, infancia y juventud) zion bezala, odolez ere euskotarra zen. (ā) Garbi dago, beraz, onerako edo txarrerako Pio Baroja euskal zaiņetako odoletik eta Euskalerrian jaio zela. Gogoz eta asmoz askotan kanpotar bezela jokatu zuela? Ontan badute bakoitza non bizi izan danen eta beste artu-emanetan sortzen diren gorabeherak zer ikusia. Donostian jaio zen Barojak ementxe egin zituen bere lehenengo zazpi urteak (1872-1879); gero, sei Iruņan (1880-1886); oraindik aurra zen Pio sendikoak zijoazen bizi-tokietara joan behar izan zuen, noski; gero, gaur arte Euskalerrian izan ez degun tajuzko Unibersidadetan (Madrid eta Valencian) ikasten aritu zen; Pio berak aukera egin zuenean, Zestua aukeratu zuen, eta sendagille bezela emen egin zuen urte-bete pasatxua (1894-95). (ā) Ala, alde batetik, idazten asi zenean, behar bezala ez zekien euskararik ezin ba erabilli, eta, bestetik, gure erriak moldatutako munduaren neurri bakarra ezin izan zuen erakutsi. (ā) Egia da Barojak gaztelera utsean idatzi zuela; nahiago genduke bestela balitz, baiņa, bestalde, ba al da mundu osoan gure erria gai (eta gai maitekor) dela orrenbeste eta ain zuzen eta ain baitasunez beterik idatzi duenik? (ā) (1972-I-30)
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.