- Joseba Egibar EAJko EBBko bozeramailea Udalbiltzaz: «Nazio baten izaera islatzen du, euskal nazioa eraikitzeko programak gauzatu ahal ditu, lurraldetasunaren lekukotasuna ematen du eta, azken batean, udal hautetsien elkarlanaren bidez era guztietako oztopoak gainditzen ditu».
- Estibaliz Urkia, Zornotzako EAko zinegotzia ćEgunkariaĆn: «EAk Eusko Jaurlaritzan boroako zentrala defendatzen duela gogoratu dit EAJk, eta hala da. Baina, nik hautatu nauen herriarentzat egiten dut lan eta bere borondatea defendatzen dut. Gure kontraesanak alderdi barruan konpontzen ditugu, beste inor inplikatu gabe»
- Ramon Jauregi, PSE-EEko Kudeaketa Batzordeko burua: «Ezinezkoa da batasun demokratikorik terrorismoaren aurka erabiltzen diren metodo eta printzipioekin bat egiten ez duen gobernu batekin ulertzea».
- Ińaki Anasagasti, EAJko diputatua ETAren azken bonba-kartei buruz: «Batasuna da honen guztiaren benetako erruduna».
Enrique Villar EAErako Espainiako gobernu ordezkariaren jarrera salatu du Eusko Legebiltzarreko Mahaiak, honek erakundeko letratu nagusiari bertako kafetegian EAJren zerbitzura zegoela esan ziolako, besteak beste. Hurrengoan tankerako jarrerarik izanez gero, Legebiltzarrera sartzea debekatuko zaiola jakinarazi dio Mahaiak.
Patxi Goenaga euskaltzain osoa izango da aurrerantzean Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde, zurrumurruek aspaldi zioten bezala. Xabier Aizpurua ordezkatu du eta azken hau Hizkuntza Politikako zerbitzua zuzentzera itzuliko bide da.
Begońa Azarloza Zornotzako alkatea oso posizio larrian geratu da Boroako auziari buruzko herri inkesta bertan behera utzi ondoren. Alderdiaren (EAJ) egurra jaso ondoren, herritarrena jaso behar izan du inkestaren auziarekin.
REDONDOREN ERRETIRADA
EZ da samur ulertzen Nicolas Redondo Terrerosek azken asteetan izan dituen sostengu agerpenen ondoren berrautaketara ez aurkeztea. Edo bera ez da pertsona aproposena sektore horiek biltzeko, edo bere indarra gehiago da mediatikoa agrupazio sozialistetan izan dezakeena baino, edo oraindik atera ez diren zenbait kontuk bere etorkizuna hipotekatzen dute. Edozein eratan, ez dirudi Javier Rojo edo Rosa Diez PSE luzaroan bateginda mantenarazteko moduko pertsonak direnik. Totorikaren iraganaren proiekzioa ez da horren zamatsua alderdi barrura begira, baina oraingoz ez dela aurkeztuko jakinarazi du. PSE-EEren Kudeaketa Batzordeak prestatutako kontsentsu txostenarekin, halaber, ez dirudi PSE-EEren barne zauri sakonak itxi daitezkeenik. Datorren otsailaren 9ra arte herrietan zabaldu den eztabaidan ikusiko da hobeto PSE-EEko 93 agrupazioek nola hartzen duten txostena eta zein ekarpen egiten zaizkion.
KOMUNIKAZIOAREN ETA INFORMAZIOAREN ARRISKUAK
EZ da zalantzarik, Euskal Herrian komunikazio eta informazioarekin lanean aritzea arriskutsua izan daiteke. Mertxe Aizpurua eta Martxelo Otamendiri, ćGaraĆ eta ćEgunkariaĆko zuzendariak hurrenez hurren, ETAk egindako hilketa baten bultzagile izatea leporatzen diete Entzutegi Nazionaletik, ETAri egindako elkarrizketa batean egindako galderagatik, honakoa gutxi gorabehera: euskal presoak Euskal Herriratzearen alde agertuz gero, ea UPNko zinegotziak ETAren helburu liratekeen. Bigarrengoz -aurretik ere elkarrizketa beragatik lekuko gisa deklaratu izan zutelako- Garzon epaileak berak aske utzi ditu. Kartzela arriskua, dena den, oso gertu izan ei dute, fiskalak berak kartzelaratzea eskatzen zuelako. Euskal prentsa eta euskalgintzaren sostengu zabala jaso dute biek. Eta arriskuei dagokienez, beste hiru kazetari heriotz arriskupean egon dira ETAk igorritako karta-bonben ondorioz: Santiago Silvan, Marisa Gerrero eta Enrique Ibarra, Radio Nacional, Antena 3 eta El Correokoak hurrenez hurren. Euskal Herrian, informatzeko moduez eztabaida sakona egin daiteke eta egin beharko litzateke, baina espetxea edota komunikazioaren munduaren aurkako bestelako erasoak eztabaida horretatik kanpo dira.
PP-REN KONGRESUA
ASTEBURUAN PPk egingo duen kongresuan hiru kontu nagusi jorratuko dira, horietako bi Jose Maria Aznarren ondorengoaren ingurukoak eta bestea popularrek Espainia osora hedatu nahi duten kontzeptu berria: patriotismo konstituzionala. Aznarri dagozkion kontuetan, Francisco Alvarez Cascosek alderdi barruko agintaldiak muga izan dezala proposatuko du eta bide batez, Aznarri hurrengo haustekundeetan ere PPko hautagaia izan dadin eskatuko dio. Honek ezezkoan jarraitzen du oraindik, baina berrautaketara ćbehartuĆ dezaketen eragileak ere ager daitezke oraindik (ekonomikoak, Euskal Herria...). Gobernuburu gisa bi agintaldi bakarrik egoteari buruzko bere hitza errespetatzen badu, hiru dira ordezkoen izenen dantzatik nabarmentzen direnak: Rodriguez Rato lehendakariordea, Jaime Mayor Oreja eta Angel Acebes Justizia ministroa.
UDALBILTZA (EAJ-EA): OTSAILEAN BILKURA
UDALBILTZAKO Batzorde Eragileak (EAJk eta EAk zuzentzen dutena) otsailean zinegotzi eta alkate guztien bilera dei dezakeela zabaldu da, EAJko herrietako hautetsiek Bilbon Udalbiltzaz aritzeko egindako bilkuraren ondoren. Edonola, ez dirudi Batasunak bultzatzen duen Udalbiltzako beste zatiarekin elkarlanerako ateak irekiko direnik.
GAZTELU PLAZAKO INDUSKETAK
EGUNETIK egunera hondare historiko berria agertzen ari da Gazteluko Plazako indusketetan, eta eraiki beharreko aparkalekua ere kolokan egon liteke. Principe de Viana erakundeak aurki erabaki behar du zer egin aurkikuntzekin, edo erretiratu edo bertan utzi eta indusketa lanak luzatu. Dena den, nahiko argi dago San Ferminetarako plaza ez dela erabilgarri izango.
AURREKONTUAK, ORAINDIK
Eusko Jaurlaritzako aurrekontuen nondik norakoak gauza ugari utzi dute agerian. Batetik, iazko hauteskundeen arrakasta handiaren ondoren, hiruko Gobernuak mugak handiak dituela beste inorekin akordioak lotzen ez baditu. Aurrekontuak ateratzea berari dagokio eta ez oposizioari. PPk eta PSE-EEk nahiago izan dute iazko hauteskunde garaiko giroan murgildu, horrela Jaurlaritzaren ezintasuna nabarmenduz. Batasunak, ordea, errealitate parlamentarioari sendo heldu dio, hauteskundeetako porrotaren gakoetako bati helduz eta euskal politikagintzan protagonismoa berreskuratuz.