Argia Eguna
Euskal Herriko herriren bateko kale batean mahai bat, haren inguruan euskaltzale ugari eta mahai gainean ARGIAren produktuak. Produktu horien artean izarra, «Euskal Kulturaren Urtekaria 1984». Denboraren makinan hemezortzi urte atzera egin eta bilaketa hitz bezala «Argia Eguna» idatziko bagenu, horrelako zerbaiten aurrean aurkituko ginateke. Argia Eguna bi urte lehenago sortu zen, 1982ko azaroaren 28an hain zuzen ere, eta 1992. urtera arte iraun zuen. 1984ko Argia Egunak ordea, bazuen bereizgarri bat, urtekariaren estreinaldia hain zuzen ere.
Aldizkaria edo ARGIAren beste produktuak ezagutarazteko eta batik bat harpidetzak gehitzeko jaio zen Argia Eguna, azken finean aldizkariaren presentzia ahalik eta bazter eta txoko gehienetan ezagutarazi eta zabaltzeko. Azaroko edo abenduko egunen bat aukeratzen zen horretarako, Durangoko Azoka baino lehen, eta elkarte euskaltzaleen laguntzarekin, -garai hartan esaterako Euskal Herrian Euskeraz edo Donostiako Arrano Beltza sortu berriak ziren- Euskal Herriko gune desberdinetan zehar hainbat mahai edo postu jartzen zen.
Nafarroako Erriberan, Arabako Errioxan, Bizkaian, Gipuzkoan, Ipar Euskal Herrian... aurki zitezkeen Argia Eguneko mahaiak, guztira 200 edo 300 postu. Egun garrantzitsua izan ohi zen, eta sarritan, hasierako urteetan bereziki, mahaietan eskainitako materiala ia osorik saltzen zen.
Gauzak horrela, urtekariaren hartzaile asko Argia Eguneko postu horietara hurbiltzen ziren erosleak ziren
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.