2002-01-20 -- 1838.zenb
Lapurdiko kostaldea Ipar Euskal Herrian turismo masiboaren gunea bada ere, bertatik oso kilometro gutxira edertasunak nagusi izaten jarraitzen du. Barrualdean ez dago itsasoari parez-pare begira egoterik, baina horren ordez Larrunera trenez edo Artzamendira kotxez igotzen bagara sekulako bistetaz gozatuko dugu. Miarritzeko luxuak sortzen digun mirespenari berriz, Biriatu edo Azkaine bezalako herrietako apaltasunaren edertasuna konpara diezaiokegu. Bestalde, euskalduntasun sentimendua difuminaturik topatu dugun kostaldetik oso kilometro gutxira antzinako (Sarako lezeak), atzoko (Itsasuko ageria) eta gaurko (Senpereko lakua) euskal sena berraurkituko dugu. Hau guztia Euskal Herria artifizialki banatzen duen mugaren inguruan biziko dugu. Baina batik bat Sara inguruko mugalariek edo Atekagaitzen "Duranbal" ezpata magikoak erakutsitako moduan mugak edo oztopoak apurtzeko daude. Hala diote kondairek.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa