IRAKURLEAK MINTZO
Z.a.
Zeruko Argia"ren artezkariari: Mesedez ez geiago zure paperoi neri bidali. Eta X. X. jaunak artu nai badu, berak paga dezala; neretzat nai eztudanik eztiot besteri bidalaraziko: aspaldiko urteotan pagatzen baitut arentzakoa. ¨Zergatik nazkatu naun zure paperak? Bi arrazoi ditut: Batetik, askotan Zeruko Argia ez baiņa Inpernuko Sua didurilako; bestetik, Euskaltzaindiak "begi onez ikusiko zualako" Arantzazu'ko idazkera erabiltzeko aitzekiaz beste bat darabillelako. Eta zuk badakizu nere iritzioin berri. Eztakit nai edunik ala nai eduteke ari zaran horrela jokatzen; neri berdin zait. Paperoi agertzen ari dan bezela fedeari eta euskerari kalte egiten ari dala uste dut, eta jokaera orri laguntzea oker jokatzea iduritzen zait. Orra garbi esan. Urteak joan zaizkit erabaki nai ezik, baiņa or ezta zuzentzeko joerarik ikusten. Azkenean ere erabaki dut. Urteberri on. Zure zerbitzari. (1972-I-23)
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.