Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Elkarrizketak >
  • Enpleguaren etorkizuna «2003. urterako desenplegu-tasa %9,8ra jaiste a aurreikusten dugu EAEn»

2002-01-20 -- 1838.zenb

Enpleguaren etorkizuna «2003. urterako desenplegu-tasa %9,8ra jaiste a aurreikusten dugu EAEn»

Joan den irailaz geroztik bereziki, ekonomiaren atzerapena antzeman da mundu mailan. Zein da une honetan Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enplegu-tasa? Atzerapenik emango al da bertako ekonomian?

EAEko enplegu-tasan atzerapen bat baino moteltze ekonomiko bat izan da. Uneon, desenplegu-tasa %10,5 eta 11 artean dago. Gure sailean moteltze hau aurreikusia genuen, eta enpleguaren aldeko plangintza bat lantzen ari gara 2003. urtera bitarte. Ordurako, desenplegu-tasa %9,8ra jaistea aurreikusten dugu. Gure xedeak betetzeko bi puntutara gaude, eta lortuko dugulakoan gaude. 2003rako EAEko enplegu-tasa Espainiako enplegu-tasaren gainetik egongo da. Europako batez besteko %7,5ra hurbiltzea da gure nahia.

«35 orduko lan astea» gauzatu al daiteke legealdi honetan?
Oso zaila ikusten dut lan esparruko 35 orduen aplikazio zorrotza gauzatzea; gehiago aurreratu behar dugu ordea. Bitartekoak jartzen ari gara, aplikazioak lan enpleguaren banaketarekin eta langabeziaren tasarekin zerikusi zuzena du. Patronalari ez zaio neurria gustatzen, baina gu ez gara patronala, administrazioa gara eta legealdi honetan aurrekoan egin zena baino gehiago egin nahi dugu.

ETT (Aldi baterako enplegu-enpresak) delakoak gaizki ikusiak dira langabetuen artean. Zein da zure iritzia?
Sail honi ETTak gustatzen ote zaizkigun? Bada, ez gehiegi. Guk enpresa eta langileen arteko harreman zuzena hobesten dugu. ETTak langileen eta enpresarien bitartekoak dira, eta langileak galtzen du. Guk hemendik, ahal dugun neurrian, kontratazio zuzena sustatzearen alde egiten dugu, baina horrek ez du ere esan nahi ETT enpresak bertan behera utzi behar direla.

Zure sailak Gasteizko «Gamesa»ko aferan enpresak zabalduriko lan espedientea onartu izana kritikatu du ELAk.
Gamesako gaia usteltzen ari zen enpresaren eta sindikatuen arteko harremanen bidetik. Konponbide bat aurkitzeko onartuak izan ginen enpresa eta enpresa batzordearen aldetik. Afera, handi-handika, konponbidean jarri dugu. LAB, USO eta UGT, aldeak alde, bat etorri dira gure planteamenduarekin. ELAk eskubide osoa du nahi duena defendatzeko, baina guk aurkeztu genuen proposamena langileen %90ak onartu eta sinatu zuen puntuz puntu. Beraz, langileen gehiengoak onartzen badu eta langile hauetako batzuen sindikatuak ez badu sinatzen, bada sindikatuak langileen jarrera kritikatzen du gurea baino. Jakina, guk ere nahi genuen lanpostu bakar bat ez galtzea, hori da gure betebeharra.

«Langilea bere buruaren jabe, bere egitekoaren jabe, bere lan pentsamenduaren jabe» dio kooperatibismoaren esloganak. Ba al du gaurkotasunik egungo ekonomia globalizatuan?
Kontzeptu hori bizirik dago. Planteamendu hori sozialista-autogestionarioa da, enpresa barruan ere defendatzeko planteamendu bat, eta gure kooperatibeetan eutsi egiten zaiona. Belaunaldi berrien artean denetarik dago, noski. Baliteke Arizmendiarrieta, Ormaetxea edota Larrañaga bezalako aitzindarien espiritu kooperatibista horren bizirik ez izatea, baina kontzeptu orokorra hor dago, ekonomiaren globalizazioarekin edo gabe

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan