Azken hogei urteen analisi ekonomikoa
ontzertu Ekonomikoa eta Euskal Ekonomia" liburu moduan argitaratu den txosten bat da, Euskadiko Kutxako Ikerketa sailak egina eta Inmaculada Gallastegik, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburu izanak eta gaur egun EHUko katedradun denak, zuzendua. Liburu hau osatzen duten 155 orrialdeetan, apaingarririk gabe argitaratu bada ere, 81 koadro eta 35 grafiko ageri dira, analistarentzat eta behatzailearentzat oso baliagarriak gertatzen direnak.
Ikerlan honen helburua Kontzertu Ekonomikoak EAEko ekonomiaren azken urteotako bilakaera historikoan izan duen eginkizuna aztertzea da. Horretarako, sei kapitulutan banatu dute. Aurreneko kapituluan sarrera dator, eta hurrengoak Kontzertu Ekonomikoa, Kupoak EAEn izan duen bilakaera eta Sektore Publikoaren eta sektore horren ekonomian betetzen duen eginkizuna aztertzen ditu. Hirugarren kapituluan azken hogeita bost urteetan EAEko ekonomiak izan duen garapena lantzen da, eta laugarren kapituluan, berriz, 1975-1994 urteetan hiru euskal lurralde historikoetan gertatu den kapitalizazio prozesua aztertzen da. Bosgarren kapituluan, Espainiako Estatuko gainerako autonomia erkidegoekin, estatuaren osotasunarekin eta Europar Batasunarekin alderatuta, EAEko ekonomiaren bilakaeraren analisi konparatua egiten da, eta azken kapituluan berriz lanaren emaitza eta ondorio nagusiak jasotzen dira. Izan ere, azken kapitulu horren laburpen bat jaso dugu erreportaje honetan
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.