- Xabier Arzalluz EAJko EBBko lehendakariak Kontzertuaren auziari buruz æDeiaÆn: «Oraingo erasoan ez gaude kupoaren milioi batzuk gehiago edo gutxiagoko ordaintzearen kontuan (...) Egiten ari direna eta asmotan dutena planeatua, pentsatua eta erabakia dute (...) Espainiako politikaren ohiko Espartero dira: larri nabilenean amore ematen dut eta indartsu nagoenean berreskuratu».
- Leopoldo Barreda, PPko bozeramailea Eusko Legebiltzarrean: «Estatuarekiko apurketa ren bila, EAJ bere ponentzia politiko osoa praktikara eramaten ari da».
- Adolfo Perez Esquivel Bake Nobel Saria ETAren su-eten garaiaz: «ETAk Madrilgo Gobernuari eskua luzatu zionean, Madrilek ostikoarekin erantzun zion».
- Enrique Molina Entzutegi Nazionaleko fiskala: «Batasuna terroristen zerrendan sartu ahal izateko Europako Batasunak terrorismo delituaren izaera zabaldu beharko luke».
- Nicolas Redondo Terreros, PSE-EEko idazkari nagusi ohia: «Konstituzioan edozein motako aldaketa eginda ere, EAJ ez da pozik geratuko».
Patxi Lopezen izena gero eta indar handiagoz entzuten ari da, PSE-EEren etorkizuneko idazkari nagusi izateari dagokionez. Izenik aipatzea ez dela komeni diote sozialistek, baina oraingoz Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusiarena da indar handienarekin ateratzen ari dena. æEl PaisÆen esanetan, gainera, Jose Blanco PSOEko antolakuntza idazkariaren babesarekin.
Enrique Goñi izango da aurrerantzean Caja Navarrako zuzendari nagusia. Aurrezki kutxa honetako Administrazio Kontseiluan duen gehiengoaz baliatuz egin du izendapena UPNk, orain arte kontsentsurako egon den jarrera apurtuz. Goñik Lorenzo Riezu ordezkatuko du.
Ramon Rabanera Arabako ahaldun nagusiak aditzera eman duenez, 2002an Jaurlaritzak eta diputazioek Madrilgo Gobernuarekin akordiorik lortuko ez balute, Arabak bere aldetik negoziatuko luke Kontzertua.
Jakoba Errekondo
Aurtengoa omen da negua! Bada, ondo neguaren zuhaitza da hagina (Taxus baccata). Inguruko zuhaitz gehienek, jelatzeko beldurrak, hostaia bota eta adarje soileko txardengoetan bizimodua alaitzen dioten txorien habiak salatzen dituzten artean, haginak, beltz, habiak harro babesten ditu eta habikideak elikatzen. Bisita eta mirets itzazu.
Adiskidea, hagina eta gure arteko guda ez da berdantzartekoa. Jullian Huxley naturazale eta biologo ingelesak zioenez, Ingalaterran ezagutzen den lanabes zaharrena, 400.000 bat urte omen dituen Clacton ibaiaren garai bateko legarretan azaldutako 36 cm. luze den zurezko lantza mutur bat da. Hagina, adiskideaà Kuprearen Aroko, duela 5.000 urteko Kalkolitikoko, "Alpeetako gizon" deitu den momia famatuak alboan eusten zituenetako uztaia eta aizkoraren kertena: hagina. Erdi Arotik aurrerako gizakion arteko guduak arte ez genuen hagina eraitsi. Orduan hasi zen zuhaitz eder honen benetako gainbeherakada. Gudarako uztai onenak haginezkoak: 45 kg.ko tentsioa eta metroko azkona 300 metrotik haratago jaurtitzeko gai: zura lanerako gozoa, eskurako leuna, malgua, gogorra, zaila eta usteltzen ez dena: sekulakoa. Galesko Abergavenny hiriko setioan uztai hauen azkonek aldenik alde igaro omen zituzten zortziko haritzezko ateak oroigarri gisa jasota omen daude. Azken bat, Tirolgo haginak akabatu zituena, 1559-60 biurtekoan landutako 36.000 uztai saldu omen zituzten Ingalaterrara eta Herbeheretara
Jabier Agirre
Beren seme-alaben amak izan dira, baina orain bere ilobekin ere funtzio bera betetzea suertatzen zaie sarritan. Beren etxekoandre egitekoa ahaztu gabe, gaixorik dauden senideak zaintzen dituzte, etxera itzultzen diren seme edo alaba banandu berriak babestu eta ilobak istripu eta gaixotasunetatik libre gordetzen dituzten bitartean. Eta beren osasunak burdinazkoa dirudien arren, medikuek lehen abisuak eman dituzte jadanik: amonak lehertzeko zorian daude.
Granadako Unibertsitateko Ospitalean Kardiologiako zerbitzuburua den Antonio Guijarro Morales-ek alarma gorria piztu du, "Amona esklaboaren sindromea. XXI. mendeko pandemia" izeneko liburuarekin. Eta liburu horretan argi eta garbi adierazten du non dagoen arazoa: aldaketa sozialen eraginez, erantzukizun izugarria, gehiegizko zama leporatzen zaie amonei.
Duela urte batzuk, kardiologo honek sumatu zuen gero eta ugariagoak zirela bere kontsultara sintomatologia berarekin azaltzen zitzaizkion 48-68 urteko emakumeak: hipertentsio arterialaren bat-bateko aldaketak, itotzeak, takikardiak, bularreko minak, ahuldadea, tristura eta ikaragarrizko kulpa sentsazioa gainera. Mediku batetik bestera zebiltzan emakume horiek, bestalde, inolako tratamenduk ez baitzien mesederik egiten. Zer gertatzen zaitzaien, bada? Estresak depresioa eragiten zien, eta hainbat trastorno kroniko edukitzen zituzten, familia-girotik urrunduz atsedenaldiarekin desagertzen zirenak. Soluzioa, beraz, lan kargak arintzea eta beren bizimodu propioa lantzeko astia hartzea
IBARRETXEREN INDARRAK
Lakua eta Moncloaren artean hogei urtetan izan den une estu eta tira-biratsuenetakoaren aurrean izango gara seguruenik, maiatza heldu eta Ibarretxeren mehatxua gauzatzen bada, hau da, PPk finkatutako kupoaren 240.000 euro ordaintzen ez badira . Azken urteetako joera ikusita, pentsatzekoa da Madrilek ondo pentsatutako estrategia baten barruan luzatu duela enbidoa. Ibarretxek eutsi egingo diola iragarri du eta honek soka tenkatu du, oraingoz irudiz besterik ez bada. PP Estatu oso baten indarra erabiltzen ari da presio gisa eta aurrerantzean Ibarretxek enbidoari eusteko zein indar erabiliko dituen erakutsi beharko du apurka.
NEGU GORRIA SOZIALISTENEAN
ASTEEK aurrera egin ahala, PSE-EEren baitako eztabaida bere leku iraunkorra hartzen ari da euskal politikagintzan. Ohi bezala, ideien eztabaida berehala hasten da pertsonalizatzen eta balizko idazkari nagusi berrien izenen dantza areagotuz doa. Madrildik ere, PPren inguruko komunikabideen presioa biziki areagotu da, eta bakarrik geratzearen PPren beldur eszenikoa ere taularatzen ari da. PSE-EEren baitan, aldiz, artegatasun handia somatzen da, PP eta EAJren artean egote horrek alderdi osoaren diskurtso sendo eta bakarra egiteak dituen zailtasunez ondo jabetzen dira korronte desberdinak.
NAFARROAKO OPOSIZIOAREN ZAILTASUNAK
UPN-REN gobernuak 2002ko aurrekontuak luzatu berri dituenean, zenbait gauzetarako zailtasunak UPNk dituela agerikoa da. Oposizioaren jarduna, dena den, espejismo bat ere izan liteke, izan ere aurrekontuak ez onartzetik elkarrekin oposizio sendo bat egitera tarte handia da, areago UPNk nafar gizartean bere mezu eta bitartekoak ondo sustraituta dituenean. PSN gobernu alternatibaz hitz egiten ari da azkenotan, eta alternatiba horretan alderdi abertzaleekiko ulerkortasun maila funtsezkoa da, eta gaurkoz hau oso ahula da oraindik, ezinezkoa ez esateagatik. 2003ko foru eta udal hauteskundera arteko lasterketa luzean, dena den, denetarik gerta litekeela dirudi.
HB-REN HAUTESKUNDEETAKO DIRUAK EPAITEGIETAN ORAINDIK
SARRITAN epaiek ezer gutxirako balio dute, ondoren egiten diren legeak medio epaileek erabakitakoa hutsala bihurtzen bada. Hori da Estatuak HBri zor zizkion hauteskundeetako diruekin gertatu dena. 1982 eta 1986ko Espainiako hauteskunde orokorren gainean ebatzia zuten epaileek -Auzitegi Gorena eta guzti- baina Barne Ministerioak PPk eta PSOEk iaz onartutako Estatuko Aurrekontu Orokorren Laguntzarako Legeari heltzen dio ordainketak ez egiteko. Lege hau dela eta, auzia oraindik epaitegietan da, helegiteen zurrunbilotik noiz aterako zain. Interes eta guzti ia 390.000 euro inguru (65 bat milioi pezeta) dira jokoan. Eta Aznarren gobernuaren amorrazioa.
LANGABEZIAREN MAMUA
MUNDU mailan bizi den ekonomiaren moteltzeari buruzko eztabaida handia da adituen artean, baina langabeziari dagokionez bederen, badirudi orohar langabeziak gora egingo duela Europako Batasunean. Estatu Espainiarrean 2000n baino 18.462 langabetu ofizial gehiago egon da 2001ean; EAEn, aitzitik, 3426 langabetu ofizial gutxiago.
BATASUNAREN PROPOSAMENAK
BATASUNAREN Nazio Batzarrak datorren asteburu honetan aztertuko du Mahai Nazionalak bakea eta eskubideak lotzeko aurkeztu berri duen proposamena. Proposamenak bi ardatz izango ditu: bata, bakea eta eskubideak lotzea, eta zehazki autodeterminazio eskubidea; bestea, bakea eraikitzearena eta bakoitzaren proiektu politikoak bereiztea. Datorren udaberrian, bestalde, Euskal Herria marko berri baterantz abiarazteko agiria aurkeztuko dutela iragarri dute Batasunako arduradunek.
ZUMARRAGA ETA URRETXUKO ATXILOTU GUZTIAK ASKE DIRA
ABENDUAREN 17ko goizak modu entzutetsuan jakinarazi zuen Zumarraga eta Urretxun Polizia Nazionala ETAren aurka egiten ari zen operazioa: ETAko komando ibiltariko kideek ihes egitea lortu bazuten ere, hura sostengatzen zuen sarea desegin ei zen zazpi atxiloketekin. Atxiloketaren ondorengo egunetan askatu zituzten atxilotu gehienak eta urtarrilaren 3an espetxeratua izan zen bakarra, Igor Urrestarazu.