Iazko urte amaieran 200.000 ordenagailu inguru omen zeuden Euskal Autonomia Erkidegoko etxeetan. Eusko Jaurlaritzak hiru urteren buruan kopuru hori bikoizteko asmoarekin, «Konekta Zaitez» kanpaina jarri zuen abian. Bigarren helburua, internetdun partikularren kopuruak bost bider handitzea zen. Hasiera batean, Eusko Jaurlaritzak 25.000 pezetako (1.000 libera, 150,25 euro) laguntza eskaini zien ordenagailua erosi eta internetera konektatzen zirenei. Aldi berean, Eusko Jaurlaritzak Vital Kutxa, BBK eta Gipuzkoako Kutxarekin egindako akordioaren ondorioz, hiru aurrezki kutxek, maileguetan erraztasunak emateko konpromisoa hartu zuten: 11 urterako maileguak, komisiorik gabekoaką
Hiru urterako finkatutako ordenagailu kopuruaren herenak salduta zeuden dagoeneko, 2001eko uztailean. Orduan pozik agertu ziren Eusko Jaurlaritza eta SPRIko zuzendaria (Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez bideratu izan ditu «Konekta Zaitez»erako diru laguntzak).
dońa kasilda parkean nabigatzen. Kanpaina amaitzera zihoala-eta, joan den udazkenean hainbat ekintza antolatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Bilbon, Donostian eta Gasteizen «Konekta Zaitez»eko karpak jarri zituzten urrian. Asteburu oso batez izan dira karpak hiriburuetan, eta jendeak bertara joan eta interneten ibiltzeko aukera izan du.
Begiraleek lagunduta, bakoitzak gehien interesatzen zaion gaiak begiratzeko aukera izan du kalean bertan. Abenduan Durangoko Liburu eta Disko Azokan ere jarri zuten «Konekta Zaitez» gunea, eta batek baino gehiagok liburu eta disko artean baino gehiago disfrutatu zuen «Konekta Zaitez» gunean.
«Azken finean, jendeak jakin behar du internet ez dela txarra. Neurrian erabiliz gero, eguneroko gauzetan lagundu egiten digula ulertu behar du jendeak», azaldu zuen Bilboko karpako begirale batek. Ordenagailuen artean zebilen neska-mutil koadrila batek ez zuen zalantzarik izan, "etxean ez daukagu, baina eskatu egin behar dugu", esateko orduan.
Bilboko karpa, Dońa Kasilda parkean jarri zuten. Adineko lau emakume zeuden hirugarren lerroko ordenagailu batean, eta eurek adierazi zutenez, "nork pentsatuko zuen, lekutik mugitu gabe horrelako gauzak ikusi ahal izango zirenik!". Haiek behintzat bidaia laburra egiteko aukera izan zuten, eguneroko kafetxoa betiko lekuan hartu ordez.
Gainera, «Konekta Zaitez» Legebiltzarkide subprograma jarri zuten abian Gasteizko legebiltzarrean. «Bulego Mugikorra» izeneko ekimenaren barruan, legebiltzarkideei ordenagailu eramangarria zelan erabili irakatsi zitzaien. Eusko Jaurlaritzan jarritako programa berriei esker, legebiltzarkideek etxeko euren ordenagailutik eman ahal izango dute edozein ekintza parlamentario egiteko proposamena zein baimena.
Nafarroa ere konektatuta.
Nafarrek ere izan dute konektatzeko aukera. 2001eko uztailaren 8a izan zen diru laguntzadun ordenagailua eskuratzeko azken eguna. 6.009 nafarrek erosi zuten ordenagailua Foru Gobernuak bultzatutako «e-hogar» kanpainari esker.
Kanpainarekin bat egin duten gehienak Iruńea eta inguruko hiri handietakoak dira. Estatistiken arabera, beste hainbat hiritan, % 10era ere ez da iritsi konektatu kopurua, nahiz eta hiriak izan eta egunerokotasunean hiriko bizimodua egin. Kasurik aipagarrienen artean, Tafalla herria dago Lizarrarekin batera
Izerdi hotzak zerbait analizatu behar dudala adierazten dit, nire neuronek nik baino lehenago ulertu dute disfuntzioa alegia, eta nik horren kontzientzia izan arte izerdia jariatzen segituko dut. Guadalupeko bidera ailegatu naiz eta zer egin? Edo bideari segitu Jaizkibel hego aldeko hegitik zeharkatuz, edota hogei minutuko beste izerditxoa egin eta Jaizkibel gaineko bideari jarraitu. Gorputzak Guadalupeko bidean abiatzea eskatzen dit, baina neuronek hogei minutu beranduagoko plazerra gogorarazten didatenez halaxe egiten dut, nekatuta eta izerditan, baina berriro gora.
"Konekta Zaitez" kanpainarekin euskal gizartea munduko pelotoi handian aurrera samarrean kokatzea lortu da, baina pelotoi horretan bereiztuko al gaituzte? Edota marka jakin gabeko elementuak izango gara? Zer behar dugu interneten euskaldunok euskaldun, gure begien aurrean eta besteenean ere, izaten segitzeko? Izerdia berriro beroa da eta ondo sentitzen naiz korapiloa ikusi dudalakoan bainago. Hala, Jaizkibel gaineko bidera ailegatu naiz eta nekea ia bat-batean joan eta lehen aldiz, goiz honetan, izerdi tantak gustukoak ditut.
Ordu-pare bateko bidea dut Jaizkibel gainean Guadalupera heldu arte, baina plazerreko bi ordu izango direla badakit, ezkerrean itsasoa eta barkuren bat edo beste eta eskuinean Lezo, Errenteria, Aiako Harria, Irun, Hendaia... ikusteaz gain, buruan "Kokatu euskara webean" kanpaina baitaukat; nahi duenak dakiena edo garatuta duen jolasa, hala nola, Australiako kanguruen ezaugarriak edota ARGIAren tribial elektronikoa, era erraz batean webean kokatzerik izatean datza kanpaina hau. Bururatutako ideia hau lagunarteko elkarrizketa batean entzun nion lehen aldiz euskaltzale bati eta ona iruditu arren buruko beste pultsu elektriko bilakatu zen, Jaizkibeleko aldapak berriro analogiko bihurtu didan arte.
Guadalupera ailegatu naiz eta begien bistakoaz gozatzea erabaki dudanez "Kokatu euskara webean" kanpainari jai eman diot gaurkoz
HELBURUA
EZAUGARRIAK
Nahi duen edonork informazioa webean kokatu ahal izatea.
- Horretarako ez da informatikarik jakin behar izango. Formulario eta txantiloietan oinarritutako sistema izango da.
- Web orriak automatikoki sortuko dira formularioetatik abiatuz.
- Web orri mota desberdinak egongo dira webean kokatu nahi den informazioaren araberakoak.
- Sistemaren erabilpenerako jakinkizunak webean bertan egongo dira, baina paraleloki bizpairu orduko formazio-ikastaroak antolatuko dira herri desberdinetan.
- Webeko informazioa aurretik zehaztutako thesaurus entziklopediko/periodistiko baten arabera antolatuko da datu-base dokumental batean.
. Hiru partaide mota aurreikusten dira proiektu honen garapenean.
Batetik PARTAIDE TEKNOLOGIKOA dago eta, gutxienez, ondoko eginkizunak izango lituzke:
- Informazio-thesaurusa zehaztu eta horren arabera datu-base dokumentala parametrizatu.
- Informazioa sartzeko formularioak diseinatu.
- Formularioetatik web orriak automatikoki sortzeko sistema eratu.
- Informazioa kargatzeko eta kudeatzeko zerbitzaria eta sarea diseinatu.
- Informazioa atzitzeko eta segurtasuna bermatzeko sistema antolatu.
Bestetik, MANTENIMENDUa eta PROMOZIOA egiten dituen partaidea dago ondoko eginkizunekin:
- Bezeroen oharrei erantzutea.
- Sistema promozionatzea publizitatea eta abarren bidez.
- Informazioaren datu-base dokumentala eguneratzea eta behar diren aldaketak egitea.
Azkenik, FORMAZIOAz arduratuko litzatekeen partaidea dago. Honen eginkizun nagusia Euskal Herriko txoko desberdinetan sistema erabili nahi dutenentzat ikastaroak ematea litzateke
![]() |
|
||||
1836 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa