Iosu Etxaniz
Orain dela milioika urteko glaziar higadurak eta hortik aurrerako ur higaduraren emaitzak, Pirinioetan aurki daitezkeen bitxikeri natural interesgarrienetako batzuk utzi dizkigu. Izotz eta uholdeek mendi eta bailarak zulatu dituzte, arroilak, haizpitarteak, haitzuloak eta leizeak sortuz, eta ondorioz abenturazaleari Pirinioko Zuberoa honetan gera dadin nahiko arrazoi eskainiz. Altueran 400 metroraino iritsi eta zabaleran batzuetan 3 metro besterik ez duten arroil hauek Zuberoako erakarpen turistiko garrantzitsuenak izango dira seguraski, eta ez arrazoirik gabe, Haizpitarte horien artean ezagunenetan zentratuko gara, albo batera utziz iristeko edo bertatik ibiltzeko zailagoak direnak. Beraz, lehenbizi turistikoenak (ordaindu beharreko sarrera dute eta barruko ibilbidea erabat prestaturik dago) bisitatuko ditugu, hots, Kakuetakoak. Baina ez pentsa horrek edertasunik lapurtu dienik.
guztia irakurri