Astekaria

 Elkarrizketak 

"XX.MENDEA OSO ONA IZAN DA... GURETZAT"

Irudia

Pilar Iparragirre


1834. alea
2001-12-16
alde 0    kontra 0

Zer da «XX. mendearen argi-itzalak»?

Hausnarketa pertsonal bat iragan mendeari buruz eta hemendik egina, bizi garen zibilizaziotik -izan ere, hasten bada bat XX. mendeari buruz hitz egiten Namibian, edo Afganistanen, emango duen ikuspuntua oso ezberdina izango da-. Nik hemendik ikusita eman dut nirea. Eta horregatik diot XX. mendea oso ona izan dela... guretzat, on horren iturrietatik munduan edan dugun gutxi horietakoak garelako. Hori da kontua! Liburua, gainera, Euskal Herritik egina izan da baita ere, eta XX. mendean hemen gertatu diren gauza inportante zein isilean gelditu ohi diren asko jaso ditut.

Eta nolakoa izan da, bada, XX. mendea, zure iritziz?

Aurrerapenez betetako mendea, baina aldi berean paradoxikoa. Aurrerapen ikaragarriak gertatu dira batez ere fisika mailan, biologian, konputagailuen zientzietaną Baina aldi berean gerren, genozidioen mendea ere izan da, eta paradoxikoki giza eskubideen mendea baita ere: emakumeek ez dute inoiz izan iragan mendean hartzen hasi ziren paperaą Horrelako gauzak bildu ditut. Saiatu naiz pixka bat pentsarazten hemengo jendeari zeinen ongi bizi garen. Izan ere, ez gara konturatzen New Yorken dorreak suntsitu zituzteneko gauza izugarri hori gertatu zenean, bost mila lagun hil zirela, baina egun berean 15.000 mila lagun hil zirela goseak munduan, egun berean 15.000 lagunek hartu zutela hiesaą

Zure lan honek harrera ona izango duelakoan al zaude?

Beno, zenbaitetan ematen ditudan iritziak direla-eta, ziur aski eztabaida sortuko du. Baina horretaz aparte, saiatu naiz euskara erraza erabiltzen, baina ez pobrea; eta datu piloa ematen dut, baina nik uste irakurlea datuekin ez itotzeko moduan.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1833
 
azala1832

1834 zenbakia.
2001ko abenduaren 16a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia