Behien pare hausnarrean aritzen dira bertsolariak. Azken albisteak, munduko berri direnak hartu, nork bere esperientzia, ideia eta estiloen errotatik pasa, eta berriro ahora ekartzen dituzte kontuak, beste buelta bat emanda.«Komunikabide alternatibo» deitzen dio Sarasuak, bertsolari eta entzuleen artean, hainbeste jende eta iritzi lotzen dituen sare zaharrari.Baina zer bertsogintza erakutsi du aurtengo Txapelketak?Eta nola bizi dute Txapelketa bertsolariek eta entzuleek?Aldiz, zerk bizi du Txapelketa?
Txapelketak hartu eta aztertzen baditugu, zer bilakaera egon da orain arte bertsogintzan?
Egungo Txapelketaren arabera, nolako bertsogintza dator?
Zein da erreleboa?
Amurizaren zordun dira hauek ere. Amurizak ekarritako urrutiramendua sakontzen ez dute lanik egin behar, natural ateratzen zaie. Hortik abiatzen dira, baina nork bere bidea egiteko garaian daude. Estilo kolokiala gutxitan erabili da bertsotan, eta Unai Iturriagak natural egiten du. Jon Maia inpresionista da, horregatik gustatzen zaio hainbeste habanera. Pintzeladaz egindako bertsoak dira, baina pintzelada horien karga poetikoa uste dut ez dela sekula egon bertsolaritzaren historian. Maialenek dialektikarako duen erregistro lotsagabe hori oso erakargarria da; Irazuk bertsolari gaztearen irudia hankaz gora jartzen du: hiztun konpetentearen baliabideak muturrera eramaten ditu. Iparraldeko biek aberastasun handia dute: hizkuntzan edo komunikazioan erosoago sentitzen da txiki-txikitatik bi euskalki menperatzen dituena. Igorrek ekar dezake ikaragarrizko bertso txukuna, ondo formulatua, potentea. Uste dut bertso munduko lan gehitxotan ari dela, eta oporrak behar dituela freskotasuna ekartzeko.
n Aurtengoa sekula baino Txapelketa gazteagoa dela esaten da.
Bertsoa komunikazioa delako, ez dago Txapelketa ulertzerik entzulerik gabe. Etxeko komunean aritzea bezala litzateke, Jokin Sorozabalek bertsotan egitea kaka egitearekin konparatu zuenez gero. Entzulea bera dute bertsolari batzuk helburu. Maialen Lujanbiok halaxe zion («Gara», 2001-11-20): «Aurreko Txapelketan ez nuen bota jendearen memorian gordetzeko moduko bertso bat ere. Aurten beste sentsazio batzuk ditut, eta finalean sartu edo ez, bertso on batzuk uztea da nire asmoa». Esan liteke, Maialenentzat bertsoa ona den jakiteko modu bat «entzuleen gogoan» geratzea dela. Fredi Paya ere entzulea eragiteko asmoarekin joan zen Tolosako saiora: «Txapelketan, presioagatik entzuten ez den bertsokera baten bila joan nintzen. Bertso afarietan-eta publikoaren zirrara bilatzen dute bertsoek, zailtasun teknikoak ez du hainbeste meriturik. Txapelketan, berriz, akats teknikoak gehiago zigortzen dira, nahiz publikoa zirraratzea lortu». Badira publikoa poltsikoratzeko arte horretan benetako maisuak. Rufino Iraola kritikariak aitortzen du («Diario Vasco», 2001-11-06): «Xabier Silveira entzuleak mugiarazten dituen bertsolaria da, eta badu bere parrokia». Aitor Sarriegik ere asmatu zuen etxeko andreen iraultza pizten. Zer esanik ez, Amets Arzallusek jaso dituela bere saioko txalo gehienak. Eta Jokin Sorozabal da, puntuak puntu, entzuleek maila aitortu dioten beste bertsolaria. «Luxu bat da hainbeste jenderen aurrean kantatzea» zion Unai Agirrek («Euskaldunon Egunkaria», 2001-11-27). Baina Nerea Elustondok entzulea bera ere txapelketan ezberdin portatzen dela nabarmentzen du: «Txalo gehiago jotzen du, baina akats bila zorrotzago aritzen da. Morbo asko dago»
Bertsoak ez direlako txikleak, ezin dira fabrikako moldeekin egin: bertso bakoitzak darama sortu duen bertsolariaren «zigilua». Bertsolaria autore bat da, eta bakoitzaren bertsokera ezin daiteke ulertu bertsolaria nondik datorren eta nor den jakin gabe. Unai Iturriagak Bilboko saioan famari kantatutako bertsoek benetan bizitakoa deskribatzen zuten. Azken agurrak zioenez, barruak agindutako bertsoak ziren.
Argazkiak ikusita konturatzen gara beti gaztetzat ditugun horiek, bertsolari gisa jada ez direla hain gazteak. Pertsona bezala heldu egin badira, bertsolari gisa ere beste fase batean daude. Hara Jon Maiak esana («Gara», 2001-11-27): «Orain lau urte habanera doinuan ćalabariĆ kantatutako bertsoak mugarri izan dira nire ibilbidean. Bertsolari gisa formatzeko zikloa itxi nuela sentitu nuen eta bertsolari bezala bizitzen hasiko nintzela».
Maialen Lujanbio, berriz, lehen Lizasori botatako erantzunengatik nabarmentzen zen, zuen prontoa eta ausardiagatik. ARGIAko elkarrizketan zioenez, orain bertsotan beste fase bat hasi nahi du, gai serioak lantzeko ere gauza dela erakutsi, sentsibilitate gehiago azaldu. Bakarkako gaietan entzulea hunkitu du, detaile eta arazo zehatzak deskribatuz, betiko arrazoi potolo eta hotzetara jo beharrean
![]() |
|
||||
1834 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa