Paseak ziren, dirudienez, intxaurrak neska-mutikoen jostailu ia bakar ziren garaiak. 1971ko Eguberrien atarian, ZERUKO ARGIAk ere bazekien janari-edariak, etxebizitzak eta abar oso garesti egon arren, bere irakurleen gehiena etxeko txikienei zer edo zer oparitzekotan zebilela. Horregatik eskaintzen zion bere lehen orrialdea jostailuaren gaiari. Eta "Aurrari zer jostailu eman?" galdetzen zion Errialdek bere buruari. Dena den, horren erantzuna ere bazuen, horregatik. "Galdera zorrotza. Zorrotza bezain beharrezkoa. Eguberri. Urteberri. Errege eguna. Noizpait behar eta jostailuen garaia! Inoiz ez da saltzen ainbeste jostailu. Urte osoan saltzen den % 80 jostailu, urte aro onetan saltzen da. Denok dakizkigun arrazoiengatik -konsumo gizartea dela kausa- jostailu-erosketa orduan ez dugu gurasook zuzen jokatzen. Noren kaltetan? Aurraren kaltetan".
EROSI AURRETIK, HAUSNARKETA
UTIKAN ARDURAGABEAK!
Jostailuren bat edo beste onartzeko prest zegoela, antza. Baina "nolako jostailuak?" galdetzen zuen gero. Eta erantzunak bazituen, ez pentsa: "Urte batekoari", kasu, "animalia iledunak" oparitu behar zitzaizkion. Zergatik? Hona arrazoia: "Oraintsu arte gomazkoak bezala, orain iledunak maite ditu. Ez eman burniazko eskeletoa duen jostailurik, are gutxiago erdoitzen denik. Lehenbiziko panpiņa edo anderea eskuartean artzeko garaia etorri zaio. Oihalezkoa, ahal delarik".
Urte eta erdikoa izanik, berriz, "abilidade eta maiņa piska bat artzen asi zaigu aurra" eta "zuloan sartzeko txotxak, giltzaz irekitzen diren kutxatilak: ari eta oni gauzak lotzeko eta eransteko garaia etorri zaio. Kamioi aundi bat ere egoki etor lekioke. Osorik egon dadila kamioia eta ez puskabanatuta, eta ahal dela material biguņez egina. Orri bakoitz, marrazki edo dibujo bat duen liburuxka edo ipuia ere gustatuko zaio. Soka bati lotu, eta eraginerazi diezaiokeen jostailua ere, berdin".
Bi urtekoen txanda. "Balantzaka ibili ohi diren animaliak ditu maiteenik. Animalia aundi badira, obe, gainera igo baititeke. Ezi-jostailu errazenen garaia da. Besterik gabe zulotan sar ditezkeen txotxak eta puskak, mailu txikiz sar daitezkeenak... eta orrelakoxeak".
Ondoren, "iru urtetik zazpitara gabe denari" oparitu beharrekoak. "Sikologoek iru zatitan banatzen dute aro au. Iru-lau urte dituen aurrari, jostailuak bereak direla, ez beste inorenak iruditzen zaio. Jostailuen nagusi dela konturatzen da, eta ez dizkio inori utziko. Den-denak ezkutatzen, erabiltzen eta ukitzen ditu". Lau-bost urte bete dituenean, ordea, "batetik bestera mugitzeko premia senti du. Lagungoa maite du, besteez arremanetan artzea: itzeginaz, marrazki-dibujoak eginaz, idatziaz, irakurriaz. Ahal dudarik besteak imita". Eta sei-zazpi urtekoentzat "ibiltzen, korri egiten, igotzen, pedalei eragiten lagunduko diotenak" gomendatzen zituen. Zazpi urtetik aurrerakoentzat ere bazituen aukeratuak, baina guri ez zaizkigu kabitzen. Hala ere, esanak esan, bukaeran honoko gomendioa ematen zuen.
"Zerbait erosi baino lehen gurasoek gauza bat egin behar dute: zeri elduko dioten ondo pentsatu. Eta ori dena, gainera, seme-alabei erosi dien jostailua errita-bide gerta ez dakien! Entzutekoak entzuten baitira eta ikustekoak ikusten: Puskatu egingo duzula! Ai ama, puskatu egin duzu! Zaude geldi, ume mukizu! Ixo! Au da otsa eta abarrotsa! Jainko maitea... ume purtzilok! Eta aurrak: Ortarako ez eta zertarako ekarri dizkidazue bada?"
Ala dira otsak. "Dana gora, dana gora doa" esanaz ateratzen da jendea denda guztietatik. (ā) Ehuneko amairu-ta erdi igo dira esnekiak. Ehuneko amaika aragia. Ehuneko amairu janari-edari eta gantzukiak. Ehuneko bost autoak. Gasolina eta tabakoa ere igoko ote diran zurrumurroak ba dira. Eta bideetako ibilliak besterik gabe. (...) Ongi daki saltzailleak eroslearen berri. Au da illik onena gauzak garestitzeko. Eta gehiago ez da izanen il onik merkatzeko. Urtero agindu da Eguberriak igarotakoan gauzak merkatuko direla. Ez dira, ordea, sekulan lehenera bihurtu. Eta jakiņa, lehenera bihurtuko direlakoan egingo dituzte nagusi-langilleak lan eta soldata tratuak. Gora igoko dira soldatak, noski. Baiņa soldata eta erosi behar diran gauzen tartea gero eta aundiagoa izango da zalantzarik gabe (...) (1971-XII-19)
Agur aberkide ezezagun hori: Zure artikulu mamitsua irakurri dut Z. ARGIAn (1971-XI-28); eta zure kezkak noraino ulertzen ditudan azaldu beharrik ez dago. Zure kezkak, "Eibartarra", eneak dira; eta, sinetsita egon, euskaldun bihotza dugun guzion kezkak dira. Utz dezagun alde batera Eibarko euskera jatorra den ala ez den, eta sasi-problema horiek. Eibarko euskera oso jatorra da, euskalki guziak bezala (zure artikulua lekuko); (ā) Euskerarik txarrena (txarra den bakarra hobe) ERDARA da: hauxe da oraindik euskaldunok sinetsi nahi ez dugun egia garbia. Bestek hunkitu nau halere zure artikuluan. Eibarko haur-jolasak aipatzen dituzularik, hau diozu: "Orduango gaztiak euskeraz bizi giņan". Hauxe da, ene ustez, zure artikuluan oharrik gogoangarriena. Egia latza bait da! 1940ren inguruan, "juan dan gerra ingurutxuan bertan" zuk diozunez, Eibarko haurrak euskaraz egiten zituzten beren jolasak. Eta gaur ez. Harrez gero 30 urte pasa dira. Eta zure hitzak gogoraraziz, "ni eta neure sasoikuak izan gariala euskeraz azkenengo jolasak egin ditutxugunak kalian". Karkulu txiki bat eginez, hau da ondorioa: 40 urtetik gorako eibartarrak direla euskeraz jostatu diren azkenengoak. Hau, ordea, ez da Eibarren bakarrik gertatu. Aldaketa berbera ikusia dut Donostian bertan, Antiguako hauzoan (...) (1971-XI-28)
Aita Barturen-ek atera du espero genduen diskoa. Oso osorik adituz gero... zer? Nahaspilla ugari. Ene ustez, meza batek, nahiz eta diskoan grabatzeko izan, lehenbizi meza izan behar du eta ez musika-tresna pilla baten erakusgarri, folklore mota guztien agerketa. Presentazioa, oso ona da -ogeita lau orrialde, ogeita zortzi argazki-. Meza bera, konziertu bezala eskasa eta rito bezala, erlijiotasunik gabe (...) Ala ere, argazki ederrak ikusi eta txalaparta, dultzaina, panderu, txistu; bertsolari, koro, ume kantari, apaiz-irakurle eta abarrak entzuteko gogoa izanez gero, ordubetetxo pasatzeko era. (1971-XII-19)
![]() |
|
||||
1834 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa