Astekaria

 Albisteak 

PRINTZA

Irudia


1833. alea
2001-12-09
alde 0    kontra 0

Xabier Mendiguren Elizegik idatzia da hurrengoa «Euskaldunon Egunkaria»n:

«Ana Karenina ez da errusiarren aberastasuna soilik; Gergor Samsa irakurle alemanek bakarrik irakurri balute, denok ginateke pobreago. Horregatik diot -aldeak alde eta baieztapenari beroarena kenduta-, Sarriren lagun izoztua edo Izagirreren Agirre zaharra literatura unibertsalaren ondare bihurtzen ez badira, kultura europar osoa ateratzen dela hor galtzaile (...). Halakoetan maisuen aipuak lagungarriak izan ohi direnez gero, gogora ekarriko dut nola Koldo Mitxelenak halako zerbait esan ohi zuen, gutxi gorabehera: kultura egiazko bat, bere buruarentzat sortzen ari denean, mundu osoarentzat ari dela sortzen. Orain arte esan liteke idazle bakar baten obra oparitu diogula mundu zabalari, Atxagarena hain zuzen (...). Lehenik eta behin gogoan izan behar dugu munduan idazle asko dagoela, eta apur batzuek baizik ez dutela lortzen beren lanak itzuliak izatea. (...) Zaila da, beraz, merkatuaren inertziari kontra egitea, eta ez guretzat bakarrik (...). Hemen berriz, oztopo horiei guztiei beste bat erantsi behar zaie: gure zorioneko euskara, alegia. Alde batetik baino gehiagotik da oztopo gainera (...), nola hemendik kanpo ia inork ez dakien eta beste inongo hizkuntzaren antzik ez duen, kanpoko argitaletxeek ezin dute euskarazko lan bat irakurri eta epaitu, interesatzen zaien edo ez jakiteko».

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1832
 
azala1831

1833 zenbakia.
2001ko abenduaren 09a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia