Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-12-09 -- 1833.zenb

LANGILEGOA GREBAN

Pilar Iparragirre

Gabonak gerturatzen zihoazen heinean, dena ari zen igotzenā beren lanetik ogibidea irabazten zutenen soldata ez ezik. Gauzak horrela, langileek zeukaten arma bakarra erabiltzea erabaki zuten, greba, orduantxe sinatzekotan zeuden hitzarmen kolektiboetatik zer edo zer lortzeko esperantzan. Egun bat, eta beste bat, eta astebete edo oraindik denbora gehiago greban irauten bazuten, enpresarien irabaziak murriztuko ziren seguru, baina beren etxeko egoera izugarri larrituko zen, polizien zigorra jaso beharko zuten, kalera bota zitzaketen eta garai hartako komunikabideetan beren borrokaren aztarnarik apenas agertuko zen, baita ere. Halaz guztiz, egin beharra zegoen, eta egin egiten zuten.


NAFARROAN BAKERIK EZ...

Horrelako izenburua zeraman 1971ko abenduaren erdialde hartan Mikel Ugaldek ZERUKO ARGIAn argitaratzen zuen lanak. Arrazoia? Hasieratik adierazten zuen huraxe: "Nafarroaren egoerak zer esana franko sortarazi du azken hilabete hauetan. Azken urte honetan zehar sortutako huelga, istilu eta burrukak egoeraren larria erakutsi digute, etorkizunaren iluna, bakerik ezaren garratza... Eaton Iberica, Potasas de Navarra, Imenasa, El Pamplonica S.A. eta abar ez dira guretzat hain ezezagunak, bertan gertatua dala merio...".
Alegia, berak aipatzen zituen enpresa horien guztien langileek epealdi luzea zeramatela greban. "Nagusiek diotenez, hamar dira huelgapean egon diran lantegiak, 172 egun bertan galduak, handia huelgen bidez leporatu zaioten kaltea. Baina, zerk sortarazi du gaur egungo egoera? Ez ahal dira bidezkoak langileen eskariak? Zergatik elkarrizketari ez zaio behar hainbateko jarraipenik eman?", galdetzen zuen Mikel Ugaldek.
Gero, apika ez zitzaiola behar bezala ulertu eta, esandakoaren adibide bat eskaintzen zuen. "Imenasan gertatuaren berri badakizute, noski. Prezioak goruntz jotzen dutela oharturik igazko konbenioa eraberritzea erabakitzen dute. Ofizinistek ez beste langilek burrukari ekiten diote. Lantegiko arazoa konpontzen ez delarik, kanpoan ere agerkunde eta haserrerik ez da falta... Urte txarra oso aurtengoa, eta batipat nafarrentzat. Hainbeste lantegi itxierazteko arrisku bizian, etxegintza eta konstruzioa erabat motel eta geldia, onean gauzak konpontzeko biderik gabe. Ez, ez da bakerik sumatzen, ez nagusien buru bihotzetan, ez eta langileen sakela eta familietan. Are gutxiago lanik gabe aurkitzen diren hainbeste etxetan".
Egoeraren larria leuntzeko, iraupen-kutxak izaten ziren, elkartasunez aberats Gabonak gerturatzen ari ziren eta ospakizun tristeak izango zirela iragartzen zuen Mikel Ugaldek garai hartako alean, langileen egoera larria baitzen.
Langilegoa greban
bezain txanponez urri izaten ziren iraupen-kutxa haiek. Eta Mikel Ugalde ez zen oso baikor agertzen:
"Aurrerantzean ere ez dira gauzak nolanahi aldatuko, ez dirudi luzaroan bere onera etorriko direnik. Egin izan diren diru eskeak ere ez dute ezer konpontzen, zauriak gozatu baino. Baina erabaki nagusiak hartzen ez diren bitartean... Igaz eguberri triste eta ilunak izan genituen. Aurten ere gauzak lehenean daudelarik, ez da alaitasun handirik izango zenbait euskal sukaldetan. Nafarroan, langabetuen etxeetan ez da abestirik entzungo, umetxoek ez dute erregetan amets egiterik izango, ez da egiazko bakerik izanen. Aurten, Eguberri jaia, norentzat alaia?".


LANGILEEN EGOERA AZTORATUA

Nolakoa izango ote zen egoera, aldizkariak ere gai arriskutsu hari eskaintzeko bere editoriala: Zigorra ekidin nahian, "Langilleen egoera aztoratua" jarri zion izenburutzat, eta noski, irakurleei azalpenak eman behar gero:
"Ez gera azken aldian izan diren opor-deietaz mintzatzen. Susmo txar baten eragiņez uzkur eta entzungogor egin bai zaie toki askotan. Lantokietako egoeraz eta langilleen ezin biziaz ari gara. Gero eta gehiago estuarazten zaio langilleari gerrikoa. Gauzak gora. Soldatak lehenean. Ordu-sartzeko lanik gabe. Diru-aurreratuari erantzun beharrak. Kalera saltatzeko zorian... Sei illabeterako kendutako lege-eskubideak itzultzen zaizkio Erriari Ekainaren 14'an, æazpi-laneko talde eta elkarte gehienak desegiņak bai dira'. Alaz guziz ere, andik iru illabetera lan-oporketei ekiten zaie Peninsulako errialde batzuetan. Etxegintzako larogei milla langillek lehenik. Asturias'ko Hunosa'koek geroxeago. Seat'ekoek oraindik-orain".
Espainia osoan greba zabaldurik zegoela, beraz. Eta etxean bertan ere horrelakorik falta ez. "Ezagunak dira Nafarroa zaharreko gorabehera larriak ere. Agirian daudenak Bizkaia eta Gipuzkoako ondoezak. Usterik gutxienean lertu ditekean langille egoeran bizi gara, beraz. æItota gaude. Baiņa nere etxekoek goseak ikusi baiņo lehenago egingo dut zirt edo zart. Tristea litzake odol-isurtze bat berriro, baiņa eziņak ez du kupidarikÆ , zioen bere andaluz doņuz langille batek lehengo batean. Eta langille soil-soil bat zen. Iņongo talde batek tajutu eta adoretu gabea. Azkenengo puntako langille eskubideak eskatzen ez zituena. Langille otzana, paketsua...".
Eta hala ere, greban. Arrazoiak? Editorialgileak eskaintzen zituenak: "Zail zaio langilleari kalera ertetea, ateak itxirik arki bai dezazke ostera barrura sartu nahi duenean. Edo gutxienik soldatarik gabe, segurorik gabe, iņongo babesik gabe opor-aldi guzian. Onela gure langillea elgartzeko, kalera ateratzeko eta bere iritziak eta jokabideak agertzeko egokierarik gabe gertatzen da". Eta jakina, geroxeago agertzen zuenaren arabera, "onek azkenean nora-ara lertzea dakar"

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan