EUSKALTZAINDIKO BATZARREA
Euskaltzaindiko Prentsa Bulegoa
Joan den azaroko 26an Euskaltzaindiak bere hileroko batzarrea egin zuen Donostian, Diputazioko jauregian. Hona hemen batzarrean erabilitako gaien mamia: Sagarzazu jaun olerkari eta euskaltzain laguntzailearen hilberria jakinarazi zuen euskaltzainburu jaunak. (...) Euskaltzaindia berak eratutako Saiaera Sariketa-ren irabazle Ibon Sarasola jauna gertatu da, "Euskal Literaturaren Historia" deritzaion lanarengatik. Saria 25.000 pezetakoa da, Bizkaiko Aurrezki Kutxak bere urrezko ezteien oroitzapenetan jarria. (...) "Bait" eta "Ba"-ren idazkerari buruz euskaltzain oso diren guztiei iskribuz egindako galderen eta jasotako erantzunen berri eman zen. Hona hemen erantzun hoien ondorioak: "Ba" beti aditzari loturik idatziko da. "Bait" aurrizkiaren idazkera oraingoz erabaki gabe gelditzen da, eta libre izango da nahiz loturik nahiz aparte idaztea. (à) Euskal aditz batuari buruz Hegosa argitaldariak jarritako sariaren epaia emana izan da. Krutwig jaun euskaltzaina gertatu da irabazle. Sari hau 75.000 pezetakoa da (...) (1971-XII-12)
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.