Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-12-09 -- 1833.zenb

EUSKAL ERRIKO ARTE ERRIKOIA

Nemesio Etxaniz

Liburu bat det eskuetan: Luis Pedro Peña Santiagoren "Arte Popular Vasco". Gai zailla eta era bat atsegiña, Peña jaunak bere gain artu duana. Baiña ibiltari aundia eta idazle saiatua danez, liburu bikaiña atera zaio. Irugarren edizioa agertu berria da. Gure erriak zenbat sailletan erakutsi du bere eskua arte saillean, eder-saillean. Izenburu orrek alde askotara azter dezake euskaldunon arte berezia. Gure lanak badu bere erakutsian koska bat baiño geiago lanbide guzietan. Eta liburua argitaratzerakoan, gogoan du, gure erri, auzo, bidexka ta mendi eta zelaietan bere galderei erantzun dien jendea. (à) Eder-sailla zabala da errialde guzietan, eta gizonok, arteari geron aalegiña ezarri diogu. Peña adiskideak sail ortan zerbait aukeratu bear bere lana ornitzeko, eta leenbizi aukeratzen duan gaia "Etxea" da. Euskal-etxea. Euskal sendiak, or, emen eta an, ez du berdin jokatu bere etxea jasotzerakoan. Euskal-familiak, bere kezka eta egonlekutzat milla eratara jaso ditu aterpetzat artu dituan etxeak. Alderdi bakoitzean, bertako giro, eguraldia, diru-mailla, gizarte-aidea, eta politika begiratzekoak izaten dira, bertako etxeak, ala naiz onela egiteko (...) (1971-XII-12)

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan