DURANGO 2001
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak hogeita hamasei urte beteko ditu aurten. Bertan bilduko dira Euskal Herriko hainbat argitaletxe, disketxe, erakunde eta komunikabide beren azken lanak mahaigaineratzeko.
Astarloa anaiak, Juan San Martin, Bitoriano Gandiaga eta Argentinako Ekin argitaletxea omenduko dituzte. 245 stand-ek eta 56.300 milioi pezetako (2.252 milioi libera) aurrekontuak eman dezaketen guztia...
Euskal literaturaren eta musikaren karpa hasi da urteroko itxura hartzen. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak datorren asteazkenean irekiko ditu ateak. Abenduaren 5etik 9ra hitzez, doinuz eta, batez ere, jendez beteko da Durangoko Azoka. 4.900 metro kuadroko oihal zuriak estaliko ditu Euskal Herriko liburugintzaren eta musikagintzaren erantzule nagusiak: idazle, musikari, ilustratzaile, argitaletxe, editore eta zale guztiak.
Litekeena da, ordea, belaunaldi berriek egunen batean azoka birtual batean egitea erosketa horiek. Orain ere egin daiteke hori www.durangokoazoka.com gunean, noski. Aurten, gainera, hogeita hamaseigarren edizioari dagokion webgune ofizial bat sortu dute. Egunez egun, egitaraua, stand-ak non dauden, nobedadeak zeintzuk diren, komunikabideei buruzko informazioa eta beste hainbat konturen berri emango dute bertan.
azokako omenduak
- Abenduak 5: 12:00etan: Ginol taldea, «Euskal ipuinak» antzezkizuna. 17:00etan: Jose Mari Sors, «Euskal liburugintzaren diagnosia».
- Abenduak 6: 11:00etan : Astarloa Anaien gogorapen plaka erakutsiko da. Udaletxe aurreko plaza. 12:30etan: Sarrera hitzaldia. Mª Elena Etcheverry, «La difusión y apología de la Cultura Vasca desde el exterior: Ekin ejemplo argentino». 18:00etan: «Literatur kafe tertulia», Hasier Etxeberriak zuzenduta. 20:00etan: Gaur egungo poesia emanaldia Galatea taldearen eskutik. San Agustin Kultur Gunea.
- Abenduak 7: 12:30ean: Piarres Xarriton, «Euskaltzaleen Biltzarraren lehen mendea... hegoa eta iparra arteko utopia».
- Abenduak 8: 12:30ean: «Unamuno, Sabino Arana, Azkue eta euskara 100 urte geroago». Joseba Agirreazkuenaga, Josune Ariztondo, Juan San Martin. Antton Aranburu moderatzaile. 17:30ean: Euskal Herriko Klimatologia eta Meteorologia Fundazioaren aurkezpena. 18:00etan: «Globalizazioaren liburutegian euskararen apala». Pedro Miguel Etxenike, Jean Haritschelhar, Iñaki Irazabalbeitia. Pili Kaltzada moderatzaile. 20:30ean: «Gauean argi...». Argizaiola saria banaketaren ekitaldia.
- Abenduak 9: 18:00etan: «Euskarak apologia behar du?». Ramon Labaien, Ludger Mees eta Felix Zubiaga izango dira bertan.
Teknologia berriak geroz eta leku gehiago ari dira hartzen Durangoko Azokan. Aurten bi nobedade ditugu Gerediagaren eskutik: zibertxokoa eta orrialde elektroniko berri bat www.durangokoazoka.com-en barruan.
![]() |
|
||||
1832 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa