Euskaraz ez zekien albaitariaren ezina. (Tutera, 1535)
Erlantz Urtasun
Pedro Lopiz Zamorako albaitaria 1535. urtean epaitu zuten Tuteran eta jasotako testigantzen ondorioz, orduan ere hiri horretako biztanleak euskaraz mintzatzen direla antzematen da.
Pedro Lopiz Tuteran hamar urtez bizi izan den Zamorako etorkina dugu, hau da, bera guregana iritsi zelarik guda amaiturik zegoen, eta Erriberako hiriburu historikoan finkatu zen, «Ebroko hiria» izenekoan, alegia. Albaitaria ogibidez, garrantzi handiko lanpostua betetzen zuen, zeren eta garai hartan, militar betebeharrez landa, garraioak zaldi eta, batez ere, mandoen bitartez eramaiten baitziren.
Pedrok, gaztelar agintarien artean lagun boteretsuez gozatzen zuen pertsona maltzurrak, Nafarroan albaitari batek eskuratzen ahal zuen kargurik preziatuena bereganatzeko oposizioa egin zuen. Baita irabazi ere, Carlos espainiar enperadorearen babespean izan arren. Eta auzitarat eraman zuten, kargua merezi ez zuelakoan.
Pedro Lopiz zenak bere aurka mintzatu zen lekuko anitzez defendatu behar izan zuen bere burua. Hauek dira lanpostu hartan ari zedin inongo gaitasunik ez zuela argudiatzeko erabili zen hainbat arrazoi: «Gonazale likitsa», «karta jokalari amorratua» eta «ez daki euskara».
Johan Guerrero, Pedro de Elizondo, Pedro de Caparroso eta Pedro de Petillas-en testigantzak jasota daude Lopizek euskaraz ez zekiela frogatzeko. Eta hara zer esan zuen Pitillaseko Pedro nekazariak: «Porque el propio Pedro Lopiz se lo ha oído decir, al explicarle que cuando algunos bascongados le van a casa para curar sus animales tiene mucho trabajo por no entenderles y que para entenderles suele buscar un intérprete y que por ello le vendría muy bien saber hablar vascuence para recibir a los que van a casa»
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.