Arma bidezko borrokarik ez zen bazterretan falta 1971 urte amaiera hartan ere, eta gerrak zekartzan kalteak ondo ezagunak ziren, jakina, bereziki jasan behar zituen herri xeheraren baitan. Baina eraso horiek martxan jarri zituzten estatuek ere ondo asko zekiten eragiten ari ziren heriotzaren lazgarriaz, eta hiritargoak triskantza haietatik berarentzat onuragarri jo zezakeen bakarra aldarrikatzen zuten behin eta berriz, alegia gerra beharrezkoa zela, aurrerantzean denok bake ederrean bizitzekotan. Eta hain zuzen horixe salatzen zuen ZERUKO ARGIAren "Pakeagatik pakea galdu" editorialak.
>HUTSEAN GELDITZEN DIREN ASMO ONAK
ARMAK BERTAN BEHERA UZTEAREN ONURAK
OSO KONTUAN HARTZEKAK
Behin irakurlegoaren barrena aztoratu zuen datu hori emanda, belaunaldi berrien heziketan bataz beste inberti zitekeen diru eskas horren banaketa munduan nola egiten zen azaldu zezakeen baita ere, baina dirudienez nahiago zuen hark gehiegi ez barreiatzea eta bila zebilen jomugara lehenbailehen iristea. Beraz, horrela jarraitzen zuen: "Ikus, adibidez, jabetu gaitezen, zer egin ditekean æB-52Æ dalako Bonbardero batekin. Bi milla eta bostehun irakasleei urteko soldatak ordaindu. Milla ikaslekiko iru Unibersidade jaso. Berrogeita amar milla traktore erosi. Milla eta berrehun etxebizitza egin". Eta ondoren, gogoeta:
"Zer dirutza elkarri bildurra sartzeko, elkar menderatzeko, elkar iltzeko! Ai ori guzia gizadiaren premiak estaltzeko eta zuzentzeko erabilliko balitz! Baiña bai zera! Ez dago ortarako itxurarik ere".
Ezkor zen, bai, eta bazuen horretarako arrazoirik. "Pakea! Pakea otsegiten dugu guziok. Baiña zer gerta ere, ortzetaraiño armatzen gera. Badirudi atera ezin ditekean zurrunbilloan sartu dela gizadia. Nola iritxi egiazko pakea? Noizkorako?". Hogeita hamar urte beranduago, erantzunik jaso gabe dirauten galderak...
Poz aundiz jakin degu, Andima Ibinagabeitia saria aurten, Luis Egia Rezola apaiz jaunak irabazi duala. Apaiza tolosarra eta Ameriketan mixiolari ibilli eta gero, gure artean berriro bizi dana. Idazle jatorra zana bagenekian bere liburuetatik, baiña oraingoan eldu zaio sari ederra, 1.000 dolarrekoa, bere "Neurriztia" (Geometria) izeneko liburuagatik. Sari orrez gaiñera, beste bat ere eskeiñi diote, 20.000 pezetakoa Benanzio Otaegi jaunari, beronen "Giza Jakintza" (Antropologia) izeneko liburuagatik. Zorionak gure lagun onari, eta jarrai bide ortatik. Euskal-lanak sarituak izatea, euskeraren alde joko du. Sortu bitez beste onelako sariketak, euskera irabazpide egiten bedegu, izango da euskal-saillean langillerik asko; eta sariak aundiago eta guretzat obe. (1971-XII-5)
Igandean burua bero, poltsa huts eta kupida sobera. Igandeko gutizia aldrebesenak kausa jakina du: egundadearen hasperena. Igandeaz jaia jardun, eginbehar bilakatzen da. Igandea, eskizofrenia askoren jatorria da. Jakina denez eskizofrenia, nortasunaren bikoiztasunean datza; baina pertsona gaixoak, zeren eskizofrenia gaitza dugu, ez daki bere burua bikoitza denik. Klaroago izate arren, esanen dut eskizofrenia sozial hau, alienazio gisa bat dela. Komunzki, igandea festa denbora bezala hartu ohi izan dugu. Astearen jatorri eta helburu. Igandea aste-egunaren osaketa da. (...) Hain zuzen ere igandea, aste-egun lantsu, alienatu eta neketsuaren ukazioa da. Hamar eta hamabi orduz egunero lanean jarduten duan langilea ito bide da, aspertu bide. Eguneroko lan ezordaindu eta gutti preziatuaren poderioan langileak ezin etsia du, igandean arkitzen du bere pena eta desesperantzaren sosegua eta geriza. Langilearia zapalduaren enplasturik gozoena eta sasi-osagileena igandea da. (...) Gaitza ororen geriza gezurrezkoa. Gainera, eta hau bigarren bereizgarria dugu, igandea oporraldi ezik seksoaldia dugu. Egun honetan mutilak "neskatan" egiten dute, eta neskek mutilekin gordeketan eta tentaketan. Jantzi apainen funtzioak, seksoaren ekinaldi hau nabarmendu baizik ez du egiten. Jendea igandean enamoratzen da eta aste-egunaz ezkondu. Egungo igandea, erlijioso kutsurik gutti badu ere, sagaratu da. Ordea, igandea, lantegiko nekeen sariketa merkea ere ba dugu. Pentsa dezagun zer gerta daitekean, baldin iganderik ez balitz, eta langileak eguneroko explotazio bera jasan beharko balu, sosegurik gabe; zera... nagusien egunak konta halakoak izanen lirake. Matxinadaren indarrik eragileena, leporaino dagoenaren hasperena eta ezin etsia da (...) (1971-XII-05)
Gasteizen, "Nora" izena jarri diote haur jaio berri bati. Honako honekin hiru dira guk geuk ezagutzen ditugun "Nora" izeneko alabak. Bergaran eta Eibarren lehen, bi, eta orain Gasteizen bat. Horra hor hiru. Lehen ere esana dugunez, "Nora" Zangotzako Amabirgina da. Azpeitian berriz, "Anatsan" albisteriak dioenez, "Enekoiz" izena onartua izan omen da. (1971-XII-5)
![]() |
|
||||
1832 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa