- Roman Sudupe, Gipuzkoako diputatu nagusiak ćEgunkariaĆn: «Iloba atxilotua izan da, baina iloba ezik kasu horretan hurbilagoko pertsona bat izango banu ere, baldin eta ETAkidea balitz, dagoen tokian hobeto kanpoan ekintzak egiten baino. Nire semea inplikatuta egongo balitz ere bai».
- Jaime Mayor Orejak, Jaurlaritzak Europan zuzeneko ordezkaritza izateari buruz: «Europaren baitan lortu nahi duena ezin da Kontzertuan negoziatzen denaren menpe jarri, Espainiako Gobernuak ezin du Jaurlaritzak egiten dion txantaia hori onartu».
- Jose Miguel Leunda, ELAko lehendakari ohiak ćGaraĆn: «Tamalgarria da ELA eta LABen artean batasun akordiorik egon ez izana, baina etorkizun laburrean akordioa egongo den esperantza ez da galdu behar. Abertzaleen artean akordioa beharrezkoa baita. Ez dut esperantzarik galtzen. Akordioa beharrezkoa da».
- Manu Montero EHUko errektorea ćElkarriĆ aldizkarian (Bake Konferentziari buruz): «Ez dut ondo ulertzen biolentoak ezlkarrizketa politikoaren baitan onartzearena».
Patxi Goenaga euskaltzaina eta EHUko irakaslea Hizkuntz Politikarako Sailburuorde berria izan daitekeen zurrumurrua atera da prentsara. Euskaltzaindian Miren Azkarate Kultura Sailburuarekin urte askotan elkarlanean aritu da Goenaga. Gaur egun, Xabier Aizpurua da Hizkuntz Politikarako Sailburuordea.
Oscar Perez eta Fernando Pedrosa gazteak Entzutegi Nazionalean atxilotu zituzten Harriet Iragi eta Jon Igor Solana presoei txalo egiteagatik, beste ikusle askok moduan. Hiru egun atxilotuta pasatu zuten eta aske uzteko Juan del Olmo epaileak bina milioi pezetako bermea ezarri zien.
Enrique Villar EAEko Espainiako Gobernuaren ordezkariak, uko egin dio Eusko Legebiltzarrean agertzeari, Espainiako legediak horretara behartzen ez duela argudiatuz.
Jakoba Errekondo
Klima berotzen ari zaigunarena susmoa zen garai batean, gero lurraren iraupena goreneko lehentasun dutenentzat leloa eta egun sermoi tankera hartzen ari da gero eta etorkizun gorriagoa prantatzen ari baikara.
Eguraldiaren epeltze honek landare tropikalak inguruan izateko dugun joera areagotzen laguntzen du. Aguakatondoak (Persea americana), palmondoak (Phoenix sp., Washingtonia sp., Sabal sp. eta abar), zitrikoen kasta, buganbilla (Bouganvillea sp.) eta abar gero eta ezagunagoak ditu gure hizkerak. Jardunak gutxixeago. Negu aurre honetan jotzen gaitu landare hauek nola mantendu ez jakinaren hotzikarak. Hotzikarak gure giharrak berotzen dituen eran, nola bero eutsi gure hotz-hotxera ohitu gabeko landare ahul hauei? Hasteko ahal dugun tokirik eguterenean landatu. Landarearen ipurdi aldea orbela, belar ondua, inorkina edo lasto pila batez babestu. Gero negua izotzaren izara destolestuaz egurrean baldin badator landareak nolabait estaliz babesteko aukera pronto eduki behar dugu. Plastiko, oihal edo dena delako edozer nahikoa da ohizko izotzaren errea ekiditeko. Landarea handiegia bada edozein oihalez uhela luzeak egin eta enborra behe-behetik gora adar nagusietaraino bildu, hostaia galtzen bada ere egurrak bizirik iraun dezan eta hurrengo udaberriko izerdialdian puja berriz jantzi dadin. Nobedadezalearen lanak
Jabier Agirre
Muskulu baten, edo baita gehiagoren, uzkurdura nahigabeko, mingarri eta deserosoaren ondorio zuzena besterik ez dira kalanbreak. Tentsio hori, muskulu-zuntzen uzkurdurak eragina, erraz sumatzen da haztatzerakoan (muskulua harri-pusketa bat bezain gogorra jarri ohi delako) eta sarritan, erasandako gorputz-atala mugitzea ezinezkoa gertatzen da, kalanbrea desagertu edo zertxobait baretu arte.
Kalanbreen arrazoi fisiologikoa zelulen barruko desorekan bilatu behar da, sodio-galeraren eta, batzuetan, baita potasioaren eta magnesioaren galeraren eraginez ere. Nahigabeko espasmo hauek gauez ager daitezke, lo gauden bitartean, baina gehienetan egunean zehar agertu ohi dira, ariketa fisiko gogorraren ondotik. Normalean zangoak izaten dira gehien erasaten diren gorputz-atalak, zango-sagarra edo izterraren atzealdea batik bat. Esan bezala ahalegin fisiko gehiegizkoaren ondorioa izan ohi dira, gehiegizko izerditzearen ostean gatz mineralak galtzeagatik, eta kasuren batean muskuluak jasandako zirkulazio edo irrigazio-arazoengatik ere bai, dela lesio baten ondorio zuzen moduan, edota baita postura jakin bat denbora luzean mantentzeagatik, horrek zirkulazioa eten egin dezakeelako punturen batean. Adibide ezagun bat ematearren, denbora luzean eserita gaudela, zangoak gurutzatuak edukitzen baditugu, kalanbreak izateko arriskua gehitu egiten da. Azkenik, kalanbreak ere usuak izaten dira diuretikoak eta libragarriak hartzen dituzten pertsonetan, edo baita hipotiroidismoa duten gaixoetan ere
JABIER AGIRRE
ETA BERE ESTRATEGIAN, GERO ETA ITXIAGO
ETAk badu jarduteko indarrik, Ana Isabel Arostegi eta Javier Mijangoz ertzainak tiroz hil ondoren hori begibistakoa da, areago aste berean beste bi ertzain hiltzen saiatu zenean. Indar militar hori, ordea, gero eta ahulagoa den sentsazioa ere gero eta zabalagoa bide da; jarduera politiko soilean aritu behar duenari ere gero eta tarte estuago uzten dio ETAren jarduerak, honek egiten duenaren eragin hurbilekoena bere inguruko esparruan somatzen baita gero eta gehiago. Gehienen esanetan, su-etenaz geroztik, EAJ da ETAren presiogune nagusiena; presio hori areagotzeko ETA noraino irits daitekeen pentsatzeak beldurra areagotzen du.
KONTZERTUAREN ZALAPARTA
KONTZERTUAREN negoziazioaren itxiera iragarritakoa baino beranduago dator, etorriko bada. Bi aldeen arteko itunetik ateratzen da kontzertua, baina alde handiak beste erabateko indarra du beti txikiaren aldean, areago oraingoan moduan PPk Madrilen gehiengo osoa badu. Eta areago alde txikia Rabanera moduko infiltratuak baditu. Datorren ostiral hau, hilak 23, izango ei da kontzertuari buruzko akordioa ixteko azken data. Bestela Aznarren Gobernuak urtebetez luzatu egingo ei du, nahiz eta EAJk iragarria duen hori gerra aldarrikapen gisa hartuko lukeela.
BATASUNA TERRORISMO ZERRENDETATIK KANPO
ABENDUKO bigarren asteburuan bilduko dira Europako Batasuneko barne ministroak eta orduan erabakiko da zein erakundez osatuko den Europako talde terroristen zerrenda ospetsua. Nahiko garbi dago, dena den, Batasuna ez dela zerrenda horretan egongo, PPk nahiko lukeen bezala. Ikusi beharko da, dena den, «talde terroristekiko laguntza eta sostenguaren» kontzeptua zertan geratzen den, eta horren arabera talde armatuez gain beste era bateko taldeak ere sartzen dituzten. PPk, dena den, Batasuna zerrendan sartzea lortu ez badu ere, honen kriminalizazioan urratsak aurreratu ditu eta ezker abertzaleko alderdi politikoaren aurkako jazarpen judizialerako tartea areagotu du.
TENTSIOA ALDERDI SOZIALISTAN
ZABALDUA zegoen Nicolas Redondo Terrerosek alde batera utzia zuela Jesus Egigurenek egindako txostenaren eduki nagusia. Eguneroko jardunean ere agerikoak dira tentsio horiek, aurrekontuetan ikusi den legez. Bizkaian eta Gipuzkoan EAJrekin negoziatu eta akordioetara heltzeko prestutasuna agertu duten bitartean, Eusko Legebiltzarrean Nicolas Redondok arbuioaren hautua egin du. Joseba Egibarrek ordagoa jo -denetan ala ezer ez- eta eutsi egin diote sozialistek, oraingoan batera. Astean ikusiko den legez, ordea, sozialisten arteko harremanak hur uherretan dira; Konferentzia politikoan ikusiko da, egiten bada behintzat.
GUARDIA ZIBILA TARTEAN DENEAN...
ADIOS-EN erreferenduma egin zen duela hilabete batzuk, eta duela urte batzuk Mendillorrin (egun Iruńeko auzoa). Eta Estatu osoko beste leku askotan ere egin dira Estatuak deitu gabeko erreferendumak. Irailean Gazteluko Plazari buruz egin zenari, halaber, oztopo ugari jarri zitzaion, baina ez zen eragotzi. Oraingoan, Gaztelu Plazakoan ez bezala, epaileek Sakanako udaletxeek antolatu nahi zuten erreferenduma eragotzi dute: Guardia Zibilak bailaran jarraitzea nahi zen ala ez galdetu behar zuten. Azken honek azaltzen du gainerako guztia.
ERREFUXIATUEKIKO ZIGORRA
ZIGOR huts gisa bakarrik uler daiteke 17 euskal errefuxiaturen aurka Frantziako Gobernuak agindutako kanporatze agindua. Edozein eratan, gizarte esparru zenbaiten aurrean, errefuxiatuen mundua arazoekin lotzea ere lortzen du. Errefuxiatuei sostengua adierazteko Baionan iragan larunbatean egindako manifestazioa horren adierazle: Baiona poliziaz hartuta eta dendetako ateak itxita, agintariek istuluak iragarri ondoren. Baionako manifestazioan, halaber, Juan Mari Olano AABko koordinatzailea izan zen, bere laugarrengo agerpen publikoan; atxiloketa agindua oraingoan gauzatu zitekeela zabaldu izan zen eta Frantziako prentsaren zenbait gunetan hasiak dira hortaz hitz egiten.
AZTERKETA GEOLOGIKOA EGITEN ARI DA ITOIZKO URTEGIAN
ESPAINIAKO Ingurumen Ministerioa Itoizko urtegiaren azterketa geologikoa egiten ari da eta azterketaren oinarri gisa Arturo Rebollo teknikariak egindako txosten kritiko eta entzutetsua erabiltzen ari da. Duela hilabete batzuk, ordea, Nafarroako agintariek eta Itoizko urtegia eraikitzen ari den enpresako arduradunek ironiaz eta mesprezuz arbuiatu zuten orain erabiltzen ari den Rebolloren azterketa.