ANDIMA IBINAGABEITIA SARIA
Amillaitz
Poz aundiz jakin degu, Andima Ibinagabeitia saria aurten, Luis Egia Rezola apaiz jaunak irabazi duala. Apaiza tolosarra eta Ameriketan mixiolari ibilli eta gero, gure artean berriro bizi dana. Idazle jatorra zana bagenekian bere liburuetatik, baiņa oraingoan eldu zaio sari ederra, 1.000 dolarrekoa, bere "Neurriztia" (Geometria) izeneko liburuagatik. Sari orrez gaiņera, beste bat ere eskeiņi diote, 20.000 pezetakoa Benanzio Otaegi jaunari, beronen "Giza Jakintza" (Antropologia) izeneko liburuagatik. Zorionak gure lagun onari, eta jarrai bide ortatik. Euskal-lanak sarituak izatea, euskeraren alde joko du. Sortu bitez beste onelako sariketak, euskera irabazpide egiten bedegu, izango da euskal-saillean langillerik asko; eta sariak aundiago eta guretzat obe. (1971-XII-5)
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.