Tenplarien lurra

  • atsegina bihurtzen ari naizela baizik.Bakar-bakarrik horixe delakonik neuk erabaki dudana.Nire burua eskaini diodalako,gorputz eta arima,egin behar dudana pentsatzen dudanari,eta harro nagoelakoegiten ari naizenaz»Begoña AlbaEl Salvador 1990-9-10Gure herrian, noizean behin, monumentu ezezagunen bila goazenean horrelako altxor txikiak aurkitzeko aukera izan ohi dugu. Hau Gareseko zubi ezagunari atxikia dago ikusgai, plaka beltz batean. Ez da herri honetako altxor bakarra, ez horixe, baina bai harrigarrienetakoa. Inguruan, berriz, Eunateko eliza oktogonala dugu, laborantza lurrez inguratua eta tenplarien berri ematen diguna. Horixe da kondairak dioena behintzat. Argi dagoena Euskal Herriko tenplurik bitxienetakoa dela da.

2001eko azaroaren 25an

Santiagoko Bidean atzekoz aurrera

Aiegitik Lizarrarantz itzuliko gara, baina oraingoan ondotik pasako gara, Iruñearako bidean. Bidean Bilatorta (hemen erromatarren garaiko aurriak eta erliebe aurre erromanikoak daude), Lakar (XII. mendeko Santa Engrazia basilika), Lorka, Zirauki (zubi erromatarra) eta Mañeru nekazari kutsuko herrien ondotik pasako gara.

Azken herria igaro eta handik bi kilometrora, mendate batean, izen bereko atsedenlekua dago (34 km. daramatzagu). Beste bi kilometrotara Garesen sartuko gara. Ilzarbeko bailarako hiriburu, bere izaera historiko-artistiko oso garrantzitsua Santiagoko Bidearen bi ibilbideek bertan bat egiteari zor dio.
Gareseko erdigunea zeharkatu ostean, eskuinerantz joko dugu, "Campanas-Eunate" norabidean eta handik bi kilometrotara Obanos herriaren ondotik pasako gara. Herritxo atsegin honek San Joan Bataiatzailearen eliza neogotikoa erakutsiko digu besteak beste, baina horrez gain bere kaleetatik paseatzeko herri egokia da.
Garesetik dakargun errepidean beste bizpahiru kilometrora berriz, gure eskuinaldean Nafarroako tenplurik misteriotsu eta harrigarrienetarikoa ageri zaigu, Eunateko Andra Mari eta bere elizpe oktogonala, alegia. Gareseraino bide beretik itzuliz, oraingoan eskumarantz joko dugu, errepide nagusi honetatik Iruñerantz hurbildu asmoz.

GARES
Garesen Santiagorako bide nafarra eta aragoarra batzen dira. Horrenbestez, hiriak monumentu aberats ugari du erakusgai. Hiriaren gaztelerazko izenaren jatorria Arga ibaiaren gaineko zubi ederretik dator, XII. mendean harriz eginikoa, eta puntu erdiko sei begi dituena. Arretaz begiratzen baduzue, zubi honen zutabe batean oso mezu polita duen plaka beltz bat aurkituko duzue.
Hiriaren sarreran Tenplariek fundatutako Gurutzefikatuaren eliza dago. Barruan Gurutziltzaketaren XIV. mendeko tailu ederra gordetzen du. Erromesen kalean edo Kale nagusian, Santiago eliza dugu, XII. mendean altxatua eta XVI. mendean berregina. Lehen tenplu erromanikotik XII. mendeko bi atalde ederrak geratzen dira. Barrualdean, irudi sakratu eta bitxi bilduma garrantzitsua dago.
San Pedro Apostoluaren eliza XV. mendekoa da, baina ondoren zenbait erreforma egin zaio. Azkenik, Sancti Spiritus-eko Komendatzaileen komentuko eliza aipatuko dugu. Hiriko kaleetan zehar presarik gabe ibiltzea aholkatzen dugu, etxe eta jauregietako armarriak lasai behatzen ditugun bitartean.


Eunateko Andra Mari

Obanosetik gertu dagoen tenplu hau Santiagoko Bideko berezienetakoa da. Erromaniko berantiar estilokoa (1170 urtearen ingurukoa), oin oktogonala du eta nerbio koadrangeluarrez estalia da. Aldarean berriz, Andra Mariren tailu bat aurkituko dugu.
Kanpoaldean edertasun handiko apiriko edo atrium batek inguratzen du, landareez apaindutako kapiteldun zutabeekin. Zortzi aldeetatik soilik hiru dira jatorrizkoak, gainontzekoak XVIII. mendekoak dira.
Jatorriari dagokionez, tenplariekin lotu ohi dute batzuek, baina seguraski San Joanen ospital-ordearen hil-kapera izan zen. Ahozko tradizioak, berriz, erregina batek altxarazi zuela dio, bere harriek azpian anderearen hilobia gordez.
Informazio Praktikoa
GARES
Jatorduan:
Iturralde Jatetxea- Pl/ Luis Morondo 6.
Lorca Jatetxea- K/ Nagusia 54.
Jan eta lo egiteko:
***Hotel Jakue- Irunbidea. 948- 34 10 17. Logela bikoitza 10.000-17.500.
**Hotel Mesón del Peregrino- Iruñea-Logroño errepidea, 23. km. 948- 34 00 75. Logela bikoitza 12.000-24.000 pzta.
Lo egiteko:
*Puente Ostatua- Foruen Plaza. 948- 34 01 46.
OBANOS - EUNATE
Jatorduan:
Ibarberoa Jatetxea- San Salbador z/g.
Lo egiteko:
Osses I Nekazal Etxea- Plazaren atzealdean. 948- 34 42 61. Logela bikoi-tza 3.200 pzta.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude