Margolaria lagunen hitzetan
«Marginetan kokatzen zen gizona zen eta zaratatik eta artearen espektakulutik ihes egiten zuen»
Fernando Golvano
Arte Historia irakaslea
«Errealitatearen ikuspegi globala zuen, baina era berean ikuspegi hori oso lotua zegoen lokaltasunarekin»
Santi Eraso
Artelekuko zuzendaria
«Geure buruari ironiaz begiratzeko gaitasuna zuen herriko pintorea zen. Ez dut uste haren lana behar adina preziatu denik»
Kosme de Barańano
IVAMeko arduraduna
«Ameztoi ez zen modernoa teknika aldetik. Ikonografian egin du ekarririk handiena»
Edorta Kortadi
Arte irakaslea
«Pertsona berezia zen, bakarra bere pintura bezala. Inori bururatuko ez zitzaizkion ateraldiak zituen»
Juan Luis Goenaga
Margolaria
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.