Astekaria

 Elkarrizketak 

«Gure pultsioetan oinarritutako istorioak dira»

Irudia

Pilar Iparragirre


1831. alea
2001-11-25
alde 0    kontra 0

«Metamorfosiak» liburuaren bertsioa omen da zurea...

Bai. «Ulises»ekin egin nuen bezala, Ovidioren hau ere ez da itzulpen bat, haren idazlanetik egindako egokitzapena baizik. Batik bat gazteak izan ditut gogoan, edota liburu osoa irakurtzeko denborarik ez duen jende heldua. Ovidioren munduan era erraz eta atseginean sartzeko modua bilatu nahi izan dut, beti ere eduki narratiboak eta istorioak ahalik eta fidelen errespetatuz, jakina.

Nor genuen Ovidio?

Maitasun kontuetan inoiz izan den poetarik fin eta estimatuena izan zen Ovidio. «Metamorfosiak» idazlanean, batez ere, Greziatik jasotako mitologiaren irakurketa erromanizatu bat egin zuen. Jainkoen izenak erromanizatuz, Greziak eman zituen mitorik garrantzitsuenak eta gerora mendebaleko literaturan garrantzi handiena izan duten mitoak jaso zituen Ovidiok. Adibidez, nik izugarri gustuko ditut munduaren sorreraz eta uholde izugarri haren mitoaz egiten dituen narrazioak. Harrigarria da Ovidioren uholdea Biblian kontatzen denaren zein antzekoa den. Baina gero, bizirik gelditutakoak nola ugaritu ziren-eta azaltzerakoan, niri askoz poetikoagoa iruditu zait Ovidiorena, non uholdearen ondoren gizon bat eta emakume bat gelditzen diren bizirik bakarrik, eta ugaritzeko bakoitzak harri batzuk hartu eta atzera botatzen dituzten, eta emakumeak botatako harrietatik emakumeak sortzen dira, eta gizonak botatakoetatik, gizonak.

Nola laburbilduko zenuke Ovidioren istorio hauen muina?

Bada, gure jokabide eta pultsioetan oinarritutako istorioak direla esanaz. Berez, oso istorio hunkigarriak dira Ovidiorenak, eta indar ikaragarria daukatenak, gainera.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1830
 
azala1829

1831 zenbakia.
2001ko azaroaren 25a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza