Euskaraz honela esaten zela eta ez zela, hika-mika bizian zebiltzan aspaldi hartan ZERUKO ARGIAko bi idazle ezagun, Basarri eta Amatiño. Hala ere, aste hartan tregoa moduko bati ateak irekiak zizkioten, nonbait, ez batek ez besteak ez zuelako aurreko gaia aipatzen. Eta tregoa hartaz baliatzen zen Iñaki Eizmendi "Basarri" bertsolari eta idazlea euskaldunoi pare bat gauza gogorarazteko.
BAKOITZARI BEREA
GURE ZORREN HARTZEKO- DUNAK
Egundo ez dit inportarik izan gipuzkoeraz irakurri edo bizkaieraz irakurri, ondo idatzitako lanak izan ezkero. Joskera oneko idazleak izan ditezela; euskal sena izan dezatela". Eta Txomin Agirrek bizkaieraz idatzitako "Kresala" zekarren kontura, "euskaraz egundo moldatu dan nobelarik ederrena, askoren iritziz". Bada, Basarriren ustez "Euskeraz irakurtzeko batere zaletasunik duen gipuzkoarrak ez du aldapa aundirik aurkituko æKresalaÆ liburuan. Ez du, bearbada, æGaroaÆ bezin errez irakurriko edo ulertuko, baiña ez pentsatzen duen ainbateko alderik aurkitu ere".
Bere garaiko euskaldunez ari zen Basarri, noski, oraingo irakurleek zailtasun galantak izan baititzakete, ez Txomin Agirreren bizkaiera edo gipuzkera ulertzen, hark bere nobeletan aitatzen dituen nekazal eta itsas giroko hitzek zer diren jakiteko orduan baizikà Baina hori beste kontu bat da, nolanahi ere, eta Basarrik azpimarratu nahi zuena hauxe: "Danok dakigu Bonaparte printzipeak dirua erruz zabaldu zuela euskeraren onerako; diru aren bearra izan zala garai artan azaldu ziran ainbat liburu txalogarri azaltzeko. Aberats asko degu gaur euskaldunetan. Lendikako aberatsak batzuk; aberats berriak, besteak. Beren izkuntzarengana Bonaparte batek ainbateko zaletasuna balute (eta ark etzuen bere izkuntza), zer ez ote genduke egingo Euskalerrian!". Ez zitzaion arrazoirik falta, eh!
Irugarren munduko deritzan larogeita amabost - 95 - Estadu, Peru-ko Lima iri nagusian bildu ziran, urriaren 27-an asi eta azaroaren 5a arteraiño. Ez da lehenbiziko aldiz biltzen direla; oraingo hau irugarrena dute. 1964garren urtean Genovan egin zuten beren lehen biltzarra. Garai hartan 77 Estadu bildu ziren. Orduz gero izen horrekin ezagutzen dira "77-ren Elkargoa" izenarekin, alegia. Munduko komerzio arremanetarako eta azkunde arazoetarako sortuta dagoen elkargoan (CNU-CED) indar egiteko moldatutako erakundea da. Egia esan behar eta Estadu behartsu hauek ez dute asko lortu. Estadu aberatsek ez diete behartsuen eskaerei jaramonik egin. Behartsuek gero eta gehiago murgildu dira behartsutasunean. 1964garren urtean Estaduko errentaren %ko bat urtero aurrerapenean sar zitezen, Estadu behartsuei laguntzea erabaki zuten Estadu aberatsek. Estadu bat edo bestez aparte, asmo eder hau ez da inoiz ere egia izan. Zoritxarrez, gainera, laguntza gutxitzen joan da (...) (1971-XI-28)
Irakurleak aisa uler dezakean bezala, jakintsuek ez bestek ezagut ditzakete gaur xehetasunetan (eta berek ere, dakiten neurrian eta sailean bakarrik) Zientziaren azken pausuak. Artikulu honetan, beraz (gainerakoetan bezala, bestalde), irakurle amorratu batek zenbait kaseta eta liburu irakurriz, ikusi edo sumatu uste dituen problemak azalduko ditu gaingiroki. Ene asmoa ez bait da astean behin soluzio berezi bana ematea, problema bana irakurleei apalik presentatzea baizik. Egiari buruz, hitz batez, gehiegitan argitzaile ezin izanik, eragile eta akuilatzaile nahi nuke izan bederen. Hau helburu, azkeneko asteotan irakurri ditudan berri batzuek hunkiturik, azaldu egingo ditut. Joan den Irailaren 20an, lehendabizikorik, berri jakingarri hau eman zuten kasetek: NASAko jakintsuek sei azido aminatu desberdin aurkitu dituztela meteoritoetan. Meteorito hauek, argitu dute, asteroideetako puskak dira; alegia, Marte-ren eta Jupiter-en jirabide edo orbiten artean higitzen diren planeta-hondakinen harri-puskak. Eguzkiaren sisteman, hortaz, geronen sisteman alegia, baina Lurbiratik at zeharo (gugandik gertuenik 270 milioi kilometro) azido aminatuak ba daude. Hots, jakina denez, azido aminatu hauek dira proteinen osagai nagusia; eta proteinak, berebat, "biziaren oihala", bizigai nagusia (...) (1971-XI-28)
Iragarkia, 1971-XI-28
Kontu emen! Euki gogoan! Adiskide ta etxekojaunok! Zuen emazteentzako esku-erakutsirik onena. Zuen sukalderako apaingarri: Eltze azkarra. Asadora-Freidora "Radar". Erre ta prejitzeko aukerakoa: Supercacelora a presión "Radar". Juegos Espatulas y juego Cubiertos "Radar". Lantegia: Industrias Radar. Eskoriatza (Gipuzkoa)
![]() |
|
||||
1831 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa