2001-11-04 -- 1828.zenb
Bi zatitan banatua zegoela zirudian gizonaren bizitzak: Ikasteko garaia lehenengoa, lanerakoa bigarrena. (...) Umetan eta gaztetan ikasi zen, ikasi behar zen guzia. Gero ez zegoen zer ikasirik. Uste ori, ordea, zeiņen oker eta galgarria den ez dago pentsatu ere egiterik. Urte guziak dira onak ikasteko etanorbere burua ezitzeko. Garai guzietan daukagu berritu eta gaurkotu beharra gizarteari laguntzeko. Ahaztu ez dezakegun egia borobila dugu au. Eta gaur gutxiago. Aldaketa azkar eta aundien aldian bizi gara. Aurreko berrogeita amar urtetan baiņo aldaketa aundiagoak izan ditugu azkeneko amar urte auetan. Azkeneko bi mende edo gizalditan baiņo gehiago, berrogeita amar urte auetan. Besterik gabe gaurkotu beharra, oraingo erara jarri beharra dakarkigu onek Nor ipiņiko litzake karrera amaitu ezkeroztik liburu bat ere irakurri ez duen sendagillearen eskuetan? (...) (1971-XI-7)
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa