2001-11-04 -- 1828.zenb
- Sabor de agua
Koreografoa: Damian Muņoz
Iraupena: 25 minutu
Musika: J.S. Bach
Dantzariak: Virginia Garcia eta Jorge Jauregi
Damian Muņozen obra ia guztiek bezalaxe koreografia honek ere literaturan du abialekua, oraingo honetan Bernardo Chevillyk 1961. urtean idatzitako testu batean oinarritzen da. Obra oso dantzatua da, mugimendu handikoa. Mugimendua da gizakien sentimenduen adierazlea, eta arintasunak, pisuak edo bestelako jarrera ugari tartekatzen dira dantzarien mugimenduetan. Eszenaratze oso txukuna du.
- La puta inocencia
Koreografoa: Idoia Zabaleta
Iraupena: 25 minutu
Zuzeneko musika: Borja Ramos
Dantzaria: Idoia Zabaleta eta Naveran
Aurkeztutako lan guztien artean bereziena izan zen, batik bat erabilitako elementuak ere bereziak izan zirelako. Dantzarekin batera bideoa eta proiekzioak ikus zitezkeen. Aretoko atzeko atea ireki, eta bertan zegoen saskibaloiko saskian erritmo eta mugimendu bat atzeman zitekeen, proiekzioan beste bat, eta aretoan zegoen dantzariarengan beste bat. Hiru denboratan eginiko striptease moduko bat izan zen. Erritmoen nahasketak ukitu berezia ematen dio obrari.
- Gora Bihotzak
Koreografoa: Idurre Azkue
Iraupena: 21 minutu
Zuzendaritza: Andres Waksman
Produkzioa : Electricas Producciones
Dantzaria: Idurre Azkue
Ironiarekin jokatzen duen emakumea ageri da eszenatokian, baina umore inuzente bat erakusten du baita ere. Inork baino gehiago sufritzen dutela pentsatzen duten pertsona horiei erreferentzia egiten die, eta modu batean telebistako reality showei ere. Protagonistak bere buruari argazkiak ateratzen dizkio, jo egiten dio. Sufrimenduaren hegozentrismoa aipatzen du.
- Donde quieras
Koreografoa: Sofia Asensio
Iraupena: 23 minutu
Zuzendaritza: Andres Waksman
Produkzioa : Electricas Producciones
Dantzaria: Sofia Asensio
Bakarkako lan honek ere emakume bat hartzen du protagonistatzat. Emakume hori bakarrik dago, bizitza ironiaz ikusten du, alkoholarekin arazoak ditu eta horrek denak sortzen du koreografiaren mugimendua.
- Vertigo
Koreografoa: Blanca Arrieta
Iraupena: 22 minutu
Musika: J. Corigliano, Khmer eta Katheen Batte
Dantzaria: Blanca Arrieta
Frida Kalhoren bizitzaren erakuslea da. Bizitzeko izan zituen moduak erakusten dizkigu, eta elementu bezala altzairuzko andamio bat ageri da. Kalhok eraman ohi zuen kortseari ere erreferentzia egiten dio, sufrimenduaren erakusle bezala.
- Sin correa
Koreografoa: Elena Cordoba
Iraupena: 60 minutu
Musika, Gustav Mahler, John Cage, Sonic Youth, Chicks on Speed eta Van Morrison
Dantzariak: Patricia Lamas, Carlos Fernandez eta Elena Cordoba
Ariketa interdisziplinarioa da baita ere, bideo proiekzioak erabiltzen dira. Argiztapen plastikoa du, pintura bailitzan erabiltzen ditu argien koloreak. Bizitzaren gogortasuna adierazten du, giro urbano batean. Mugimenduak ohiko dantza mugimendutik at daude, mugimendu urbanoagoak atzematen dira (hip-hop eta antzekoak). Lan ausarta da
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa