Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-10-28 -- 1827.zenb

«Itzulpena, hizkuntzarekin bidaia egitea izan da»

Pilar Iparragirre

Elkarlana izan omen da liburu honen emaitza...

Kultura elkarlanaren emaitza baino ez da, azken batean, eta kasu honetan ere liburu hau Jon Arretxe eta bion lanaren ondorioa da. Lan itzela izan da, luzea eta sakona, Jon Arretxek bere euskarazko libururako erabiltzen duen hizkuntza errazaren joera horrek ez baitauka zerikusirik gero itzulpena arinago-edo egin ahal izateko. Beraz, lan luzea izan da, baina oso atsegina, kontatzen dena oso ederra delako.

Zer esango zenuke «Tubabu»ren inguruan?
Benetan ari zaigula idazlea, eguneroko kronika askotan gordin, besteetan umoretsu, maiz ausart eta beti maitasunezko hori egiten. Alde horretatik, itzulpena, hizkuntzarekin bidaia egitea izan da. «Tubabu»k dituen osagarriak kontuan harturik -abentura, intriga, maitasuna, geografia, herri baten sekretu ezkutuenak ere agerian uzteko nahia eta horretaz guztiaz ikasteko gogoa-, nire ustez «best seller» izatera deitua dagoen idazlana da.

Gaztelerazko bertsioaz, zer azpimarratuko zenuke?
Felix Marańak estilo zuzentzaile gisa egindako lana aipatu nahi nuke, testu batean komak noiz jartzen diren jakitea oso garrantzitsua delako eta horretan asko lagundu didalako. Nik uste dut itzulpen batean komak ere soinua izan behar duela, hau da, azken taupadaraino behar duela itzulpenak, gazteleraren bihotzetik bertatik kontatzea euskarazko liburuak dioen hori eta kasik berbera.

Pozik zaudela dirudi lortutakoarekin...
Oso gustura aritu naiz, hizkuntzak maite ditudalako, eta maitasun istorio baten aurrean egon naizelako. Askatasun osoz aritu naiz, eta uste dut hori dela lanean aritzeko erarik hoberena.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan