Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-28 16:11:48
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-10-28 -- 1827.zenb

IDAZTEN ZUEN EUSKALDUNA

Miel Anjel Elustondo

Laxalt deiturak karga pisua du Nevadan. Robert Laxalt idazlea izan dugu, batetik, Nevadako idazlerik loriatuena. Turismo-afixetan ere bere irudia erabili izan dute. Bestetik, Paul Laxalt, politikaria, Nevadako gobernadore ohia, Ronald Reagan presidentearen eskuin esku, hezur eta mami baitziren. Izen ezagunak Nevadan. Laxaltarrek euskaldunak izan zituzten gurasoak: zuberotarra aita, Dominique, eta behe nafarra, ama, Theresa. Robert Laxaltek behin adierazi zigunez, "Atharratze ondoko auzo batekoa genuen aita, Laginagakoa. Artzainaren bizi-manera maite zuen. Haurra zelarik mendietan zituen beti begiak. Zernahi dialektotan mintzo zen: zuberera, manexa, lapurtera, bizkaiera... Ama Baigorrikoa genuen, Germiette auzokoa".

Kalifornia iparraldean, Alturas herrian jaio zen Robert Laxalt 1923an. Arrantxorik arrantxo zebilen artzain lanean aita eta, arrantxo horiexetan sukaldari, ama. Alturasen zebiltzala, fortunatu Robert jaiotzea. Idazleak kontatu zuenez, "aita-amak hain aztoraturik zebiltzan batera eta bestera, ez zuten izan denborarik niri izen bat emateko. Medikuarenean jaio nintzen, eta nire jaiotza agiriak 'No Name Laxalt' dio". Gerora, Robert Peter izango genuen. Pasadizoa gorabehera, Carson Cityn hazi zen. Euskara izan zuen ama hizkuntza, arrantxoetan ere ez zen besterik hitz egiten-eta, euskaldun elebakar, ingelesez inkili-mankala hitz eginez hasi zen eskolara, sei urte zituela. "Geure azentuarekin mintzatzen ginen ingelesez; ingeles apurtua, nahi baduzu. Eskolara hasi eta ingelesez ikasten bezain gogotik saiatu ginen euskaraz ahazten. Orduan etorkin izatea ez zegoen boladan". Haatik, bizi guztia opa izan zion euskarari eta kulturari. Basque Studies Program eratzen rol handia jokatu zuen, euskaldunez girotu zituen bere idazlan asko, eta liburu berrien aurkeztu eta sinatzerakoan beti zuen euskarazko hitzen bat -"bihotzez" edo "agur", gehienbat-, irakurlearentzat. Eta jendaurrean ere, izan literatur mintegian, izan bestelako ekitaldiren batean, nortasun kontuak eztabaidan zirenean, Laxalten iritzi ziurra: «I am Basque! What a hell!», pozik eta irribarrez.
Ikasketa handiak egiteko garaia orduko, jesuiten unibertsitatera zuzendu zen, amaren gogoa betez. Kaliforniako Santa Klara Unibertsitatean ari zen kazetaritza ikasten Bigarren Mundu Gerra lehertu zenean. Honek ikasketak etenarazi zizkion. Afrikara bidali zuten, Kongo Belgikarrera. «Inteligentzian egin nuen lan. Herrialdea espiaz beterik zegoen, alde batetik naziak eta bestetik gu. Munduko uranio biltegirik handiena zuen Kongo Belgikarrak eta nahiz eta guk ez jakin zertarako zen minerala, hantxe ari tu ginen, espioitzan». Bertako oroitzapenak bildu zituen 1998an kaleraturiko liburuan: «A Private War: An American Code Officer in the Belgian Congo».
Atzera EEBBetan Nevada-Renoko Unibertsitatean burutu zituen ikasketak. United Press prentsa agentzian egin zuen lan bost urtez, eta gero Renoko unibertsitatera itzuli zen, Nevada Unibertsitateko argitalpen zerbitzua irekitzeko. 1983an erretiratu zen arte izan zen kargu horretan.
Euskal komunitatearen lanetan ere buru-belarri saiatu zen idazlea. Esaterako, 1959an Lehen Western Basque Festival antolatu zuen batzordeko izan zen. Bi izen nabarmendu ziren batzorde antolatzailean: Robert Laxalt eta Peter Echeverria, urte hartan bertan Nevadako senaturako hautatu zuten abokatua. Beraiek zuzendu zuten jaialdiaren asmoa. «Jaia antolatu genuen, nahiz eta 'basque' zer zen ez jakin. Entziklopedian begiratu behar izan genuen». Urte batzuk geroago, Basque Studies Program sortzen lagundu zuen. Ordurako, «Sweet Promised Land»ez gero, batik bat, sona handiko zen Robert Laxalt, aditua euskal kulturan eta euskal amerikarren bozeramaile. Itsu herrian betoker, alegia.
Euskal Herrira egin zituen bisita eta egonek iturriko ur garbitik edaten lagundu zioten. Eta eginak dira erakusgarri. «A Time We Knew: Images of Yesterday in the Basque Homeland» (1990), eta «The Land of My Fathers: A SonÆs Return to the Basque Country» (1999). Horiekin batera, aipagarri da Roberten alaba Monique Urzak idatziriko liburua: «A Deep Blue Memory», Euskal Herrian emandako urteko oroitzapenez osaturiko lan fina

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan