- Ramon Saizarbitoriak esana da honakoa: «Hizkuntza gutxituak etorkizunean literaturarekin esperimentatzeko laboratorioak izan daitezke». Hitz hauek «El Pais»ek jaso zituen.
- Asier Serranok «Putz» aldizkarian: «Promotorek eta ekoiztetxeek eta beste mamu batzuek protagonismoa hartu duten heinean, musikariok batzen gintuen mistizismoa, militantismoa, galduaz joan da eta hori txarra da denondako».
- Andoni Egańaren aburuz, «nahi duena, eta gainera errimarekin, esaten duen bertsolaririk ez dago. Hori fenomenoa litzateke». Adierazpenok «Gara»k bildu zituen.
![]() |
|
||||
1827 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa