Astekaria

 Artikuluak 

GRIPEAREN AURREAN TXERTOA

Jabier Agirre

Jabier Agirre


1827. alea
2001-10-28
alde 0    kontra 0

Gipuzkoan 112.000 txerto jarriko dituzte gripearen kontra urriaren 31 bitartean, Eusko Jaurlaritzak udazken honetan ere urtero bezala martxan jarritako kanpainaren barruan. Euskal Autonomia Erkidego osorako 339.500 txerto-dosi aurreikusi dira, gripearen konplikazioak ekiditeko asmotan 65 urtetik gorako biztanleen eta gaixotasun kronikoak jota dauden pertsonen artean zabalduko den kanpaina honetarako.

Gripearen kontrako txertoa aurreko denboraldian isolatutako gripe-birus nagusietatik abiatuz prestatzen da, eta iraila-urria bitartean jartzea gomendatzen zaie adineko pertsonei (65 urtetik gorakoei) eta arrisku-egoera berezian daudenei. Behin txertoa jarri ondoren, babesa zazpigarren egunetik hasten da bere efektuak egiten, 6 hilabeterainoko iraupenarekin. Horrek esan nahi du, datorren urtean beste txerto-dosi baten premian egongo direla orain txertatutakoak.

Txertoaren eraginkortasuna aski frogatua dago, eta % 70-90ekoa da paziente osasuntsuetan, eta zertxobait txikiagoa adineko pertsonetan. Dena den, gripe bat harrapatzen duen adineko pertsona batek gaixotasuna konplikatzeko arrisku handi samarra dauka, eta konplikazio horrek arnas gutxiegitasun larria eragin diezaioke. Horrexegatik pertsona edadetuen artean bereziki gomendatzen da gripearen kontrako txertoa.

Beraz, badakizu irakurle: zure inguruan adineko pertsonarik edo gaitz kronikoren bat duenik baldin baduzu, esaiozu gripearen kontrako txertoa jartzeko. Ez zaio damutuko!!

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1826
 
azala1825

1827 zenbakia.
2001ko urriaren 28a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza