«François Mitterranden diskurtsoa betetzeko garaia iritsi zaie sozial istei»
Azkeneko herri bozetan, Lizarra-Garaziko indarrek sostengatu zuten Donibane Lohizuneko zerrenda abertzaleak ez zituen espero zen emaitzak erdietsi, ez helburua bete ere. Zergatik?
Hasierako asmoa horrelako izan bazen ere, bozak burutu orduko Lizarra-Garaziko Akordioa gelditua zegoen jada. Ezker abertzaleaz haratagoko alderdiak (EAJ eta EA) udal zerrenda berean bildu nahia ez zen erabat gauzatu. Bestalde, inork ez zuen pentsatzen RPRko Michelle Alliot-Marie lehen itzulian hautatua izango zenik bozen %50 baino gehiago bilduz.
Alta, horrela izan zen. Zergatik?
Batetik, Alliot-Marie RPRko lehendakari berria hautatua zen eta Donibane Lohizuneko bozen %20 kanpotarrena dira; erretiro garaia hemen pasatzeko etxea bertan erosi dutenena. Aldi berean, kinkan zegoen Lizarra-Garazi mamu gisa zabaldu zuten Iparraldean. Udal zerrenda abertzalekoek lehen itzulia gainditu ondoren, sozialistekin eta Paul Badioalerekin -auzapeza ohia- akordio bat aurreikusia genuen Alliot-Marie Herriko Etxetik kentzeko. Badiolak nahiz sozialistek boz ugari galdu zuten alta.
Nolanahi ere, abertzaleen artean ez zen girorik. Emaitzek abertzaleen arteko akordioaren mail eskasa islatu zuten.
Bai. Horrela da. Gure emaitzak ez ziren azken bozetan ABk atera zituenak baino altuagoak izan. Funtsean, EAJ eta EAren atxikimenduak ez zuen boz gehiagorik ekarri. Xabi Soubellettek gidatu zuen abertzaleen zerrendak %11, 80 egin zuen. Kantonamenduetako bozetan, berriz, ABk bakarrik %11,33 egin zuen, EAJk % 6 egin zuelarik. Printzipioz, Soubelletten zerrendak %18 egin behar zuen. Bakoitzak atera ditzan emaitzen arrazoiak.
AB zentro-eskuineko ez diren alderdiekin akordioetara iristen al da? Sozialistekin, kasu.
Laster kanpaina berri bat abiatuko da Euskal Departamenduaren alde eta, berriz ere, termometroa martxan jarriko da sozialistek -eta oro har abertzale ez direnek- zer neurria ematen duten ikusteko. Herri eta kantonamenduetako bozak ez diren garaian Departamenduaren aferarekiko atxikimendua, indarra eta gogoa agertu behar dituzte indar hauek. Presidentziarako bozak dira tartean eta horrek mugimendu posibleak baldintzatzen ditu. Hala ere, Lionel Jospinek argi eta garbi hitz egin behar du, behingoz, sozialistek Mitterranden garaian hasi zuten diskurtsoa betetzeko. Guk ahalik eta argudio gehien eta aitzakia gutxien eman behar dizkiegu Euskal Departamenduaren ezetza nagusitu dadin
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.