LARRUN: MAHAINGURUA
isiltasun behartuaren ondoren. Euskarazko prentsan ez ezik, kulturgintzan etaeuskal gizartean ere eragina izan zuen aldizkariaren berragerpenak. Mahainguruhonetan 60ko hamarkadako «Zeruko Argia»z jardun dugu. Aita kaputxinoenagerkaria ez zen, ordea, elementu isolatua eta euskarazko prentsarekin batera,literaturak, antzerkiak, arteak, euskarazko irakaskuntzak, musikak... sekulakoaurrerapausoak egin zituzten. Hori guztia, noski, Francoren errejimenak ezarritakooztopoak gaindituz. «Zeruko Argia»ren berragerpenaren hamarkada, euskalkulturarentzat aldaketa eta berpizkunde hamarkada izan zen, beraz. Aldizkariarenizenarekin batera garaiko protagonistenak ere ageriko zaizkigu ondorengoorrietan: Rikardo Arregi, Ez Dok Amairu, Txillardegi, Jarrai, Nemesio Etxaniz,Gaur, ETA, Gabriel Aresti, Euskal Eskola...
Mahaiaren inguruan hiru protagonista bildu ditugu oraingoan. Hirurak ere oso desberdinak, baina 60ko hamarkada ederki ezagutu zutenak. Jose Mari Satrustegik 30 urteak betetzear zituen hamarkada hasterako eta urte horietan izendatu zuten euskaltzain oso. Luzaideko bikaritzatik antropologo nafarra euskarazko irakaskuntzaren bultzatzaile izan zen, besteak beste. «Zeruko Argia»n ere hainbat artikulu idatzi zituen garai hartan, Arantxa Gurmendik bezalaxe. Oso gaztea zen donostiarra Jarrai antzerki taldean hasi zenean. Eta oso gaztea, oraindik,
Biurriak rock taldea sortu zuenean. Pedro Alberdi, hirugarren mahaikideak 3 urte besterik ez zituen 60ko hamarkada hasi zenean, baina gerora «Satorrak baino lurperago» saiakeran erakutsi bezala, 60ko hamarkada ederki aztertzeko parada izan du. Hiru belaunaldietako ordezkariek ikuspuntu eta esperientzia anitzak eskaini dizkigute, euskal kulturarentzat hain funtsezkoa izan zen hamarkada modu zabalean uler dezagun.
60koa aldaketen hamarkada izan zela esan daiteke. Hamarkada horren hasieran ekin zion «Zeruko Argia»k bere etapa berriari. Baina euskarazko prentsan ez ezik, kulturgintzako alor guztietan eman ziren aurrerapauso nabariak. Zein izan zen aipatu hamarkadak zuetako bakoitzari utzitako oroimenik aipagarriena?
J.M. SATRUSTEGI .
ARANTXA GURMENDI.
Kulturgintzako alor guztietan, beraz, ehundalako berrikuntzak eman ziren 60ko hamarkadan. Nola aldatu zen hainbeste egoera aurreko hamarkadarekin alderatuta?
J.M. SATRUSTEGI.
Gure adineko jendea lur jota dago euskara baztertu beharrarekin, «hable en cristiano» eta kontu horiekin. Diputazioaren izenean euskara dakiten haurrak saritzen hasten bagara, horrek sekulako kate efektua egingo du». Bada gure herriz-herriko saritze horren ondorioak ikusi genituen gerora, 60ko hamarkadan, izen berriak plazaratu zirenean: gehienak sarien garai hartatik ezagutzen genituen! Belaunaldi erabat berria azaldu zen hamarkada hartan. Eta hori izan zen «Zeruko Argia»k bere bigarren aldian egindako aportaziorik garrantzitsuena: haize berri horiek publikoki eta
kartzelara joan gabe euskaraz eman ahal izan zituen.
Arlo guztietan eman zela aldaketa hori? Bistan da. Guk, adibidez, Luzaiden klaseak ematen genituen. Han bizi ziren gehienak guardi azibilak ziren, aduanakoak eta poliziak. Auzoetan euskaraz ematen nituen beti eskolak, baina haien seme-alabei erdaraz ematea beste erremediorik ez zen. Behin, antzerki bat egin behar genuela esan nien, euskaraz eta Udalaren eskoletan, Diputazioko sarietan parte hartu ahal izateko. Bada, guardiek ez zidaten ezer esan. Orduan animatu eta eskola batzuk ere euskaraz ematen hastea proposatu nien eta haiek baiezkoa. 1965 Luzaideko guardia zibilek euren seme-alabak euskarazko klaseetara bidaltzen zizkidaten!
Urtebete lehenago izendatua ninduten euskaltzain oso, eta Baionan Euskaltzaindiak 65ean egin zuen bilera batean Rikardo Arregi saritu genuen Lauaxeta sariarekin. Oso istilutsua izan zen egun hura. Han jaio zen alfabetatze kanpaina. Izan ere, han bildutakoei Luzaiden egiten nuena kontatu nien. Handik hiru egunetara Rikardo Arregiren gutuna jaso nuen: «Zuk esandako hori Euskal Herria osoan egin daiteke.
Jadanik bildu gara Lasa, Beobide, San Martin... eta espero dugu zure baimena izango dugula alfabetatze kanpainari hasiera emateko». Hori baitzen hasieran: euskaldunei euskaraz idazten eta irakurtzen irakastea. Ni proposamen horrekin asko poztu nintzen, noski. Eta Euskaltzaindiaren hurrengo bileran, Donostian, eman genion bidea. Horrela hasi zen, xume-xume, bestela ezin baitzen. Ez genekien nolako lorpenak izango zituen gerora!
P. ALBERDI.
A. GURMENDI.
J.M. SATRUSTEGI.
P. ALBERDI.
J.M. SATRUSTEGI.
P. ALBERDI.
A. GURMENDI.
P. ALBERDI.
A. GURMENDI.
J.M. SATRUSTEGI.
Politika kontuak aipatu dituzue eta Francoren erregimenak ezarritako errepresioak kulturgintzan eragina izango zuen, noski. Nola egiten zitzaion aurre horri?
A. GURMENDI.
J.M. SATRUSTEGI.
A. GURMENDI.
J.M. SATRUSTEGI.
P. ALBERDI.
A. GURMENDI.
P. ALBERDI.
Hamarkada hura ikastolen garapenerako ere funtsezkoa izan zen. Nola bizi izan zenuten hura? Zeintzuk izan ziren arazo nagusiak?
J.M. SATRUSTEGI.
A. GURMENDI.
J.M. SATRUSTEGI.
A. GURMENDI.
J.M. SATRUSTEGI.
A. GURMENDI.
Erdarazko komunikabideetan zein toki zuen euskal kulturak?
A. GURMENDI.
J.M. SATRUSTEGI.
P. ALBERDI.
J.M. SATRUSTEGI.
P. ALBERDI.
Eta euskarazko prentsara mugatuz, zein eragin zuen «Zeruko Argia»k?
P. ALBERDI.
A. GURMENDI.
P. ALBERDI.
J.M. SATRUSTEGI.
Zein giro bizi zenuten «Zeruko Argia»ren inguruan zenbiltzatenek?
A. GURMENDI.
J.M. SATRUSTEGI.
A. GURMENDI.
J.M. SATRUSTEGI.
A. GURMENDI.
J.M. SATRUSTEGI.
A. GURMENDI.
J.M. SATRUSTEGI.
A. GURMENDI.
J.M. SATRUSTEGI.
A. GURMENDI.
J.M. SATRUSTEGI.
P. ALBERDI.
A. GURMENDI.
J.M. SATRUSTEGI.
P. ALBERDI.
A. GURMENDI.
Geografikoki atomizazio bat zegoela aipatu duzu, Pedro. Zer esan nahi zenuen?
P. ALBERDI.
A. GURMENDI.
Geografiaz ari gara eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa azaldu zaizkigu orain artean. Eta Iparraldea?
A. GURMENDI.
J.M. SATRUSTEGI.
A. GURMENDI.
J.M. SATRUSTEGI.
A. GURMENDI.
Dena den, Ez Dok Amairurekin Miarritzen eta Donibane Lohizunen izan ginen. Antzerkia ere egin genuen, baina gutxi. Piarres Lartzabalen obra baten emanaldia egin genuen Donibane Lohizunen. Pastoral bat ere ekarri zuen behin Jarraik Donostiara. Gainera, Urruñan noizbehinka bilera batzuk egiten ziren Hegoaldeko eta Iparraldeko bertsolariekin. Idazle, aktore eta bestelakoak ere hurbiltzen ginen.
Ongi nahiz gaizki egindakoetatik, zein irakaspen geratu behar zaigu 60ko hamarkadatik?
P. ALBERDI.
J.M. SATRUSTEGI.
A. GURMENDI.
J.M. SATRUSTEGI.
A. GURMENDI.
J.M. SATRUSTEGI.
A. GURMENDI.
P. ALBERDI.
J. M. SATRUSTEGI.
Pedro Alberdi
Euskara irakasle eta idazlea
Eibarren (Gipuzkoa) jaio zen 1957an, baina Bilbon bizi da aspalditik eta bertan euskara irakasle da. «Handitzen naizenean» (Alberdania, 1995) eta «Nire kalea» (Erein, 1998) liburuak eman ditu argitara, baita «Satorrak baino lurperago» (Alberdania, 2000) saiakera ere. Azken honek Joseba Jaka beka jaso zuen Euskalgintza Elkarlanean Fundazioaren eskutik eta bertan 60ko eta 70eko hamarkaden kronika kultural eta politikoa egiten du eibartarrak.
Arantxa Gurmendi
Aktore zuzendaria
Donostian 1944an jaio zen eta bertan bizi da egun. Elbira Zipitriaren ikasle izana, denetik egin du. Antzerkian Jarrai taldean aritu ondoren, Orain taldearen sortzaileetako bat izan zen 69an. Antzerki Eskolako ikasle eta irakasle ere izana da. 64tik 69ra Biurriak musika taldeko partaide izan zen. 71n RTFn euskarazko saiotxo bat egin zuen Bordeleko erbestealditik, euskaraz inoiz egin den lehen telebista saioa. Bikoizketan eta irratian ere aritua da. Egun Goenkaleko aktore zuzendaria da.
Jose Mari Satrustegi
Antropologoa eta euskaltzaina
Nafarroako Sakanan jaio zen 1930. urtean, Arruazun hain zuzen, eta gaur ere han bizi da. 1955ean apaiz egina, Madotzen eta Urdiainen jardun zuen erretore gisa eta Luzaiden bikario modura. 1957an Orixeren aulkia hartu zuen Euskaltzaindian eta gerora akademiako idazkari ere izango zen. 60ko hamarkadan, besteak beste, euskarazko irakaskuntza bultzatu zuen Nafarroako hainbat herritan eta «Zeruko Argia»n artikuluak idatzi zituen.
Xehetasun asko atzenduak eta lausotuak baditut ere, 60-70 hamarkada bizia, beroa, urratzailea eta astinaldi eta aldaketa handitakoa izan zen susmoa dut. Ideologia guztiek zeharkatu ote zuten Euskadi, alderik alde, alegia. Oraingo gazteek, lehenagokoek gerra ondoko goseteari bezalaxe, hainbeste barre egiten dioten Parisko maiatza ere hor gertatu baitzen. Eta, bestalde, oso emankorra. Oraingo fruitu askoren hazia ere orduan erein ote zen: ikastolak, kantagintza, bertsolaritza, kazetaritza, irratigintza, kultur asteak, euskara batuaren lehen urratsak eta erabakiak, industrigintza eta abar. Baina hori ez da berez eta halabeharrez suertatzen. Hamarkada horretan aldaketa nabarmenak gertatzen dira.
Batetik, Jose Antonio Agirre lehendakaria hil zen, 1960an. Ordurako galdua zuten Franco botatzeko EEBBetatik eta aliatuetatik espero zuten laguntzaren esperantza. Etsipen handia zabaldu zen abertzaleen artean. Bestetik, gerrarik ezagutu ez zuen belaunaldia heldu da adin nagusira. Hor sortzen da ETA ere. Baina politikarako bideak arriskutsuak eta zigortuak direnez, euskalgintzara biltzen da jende asko: antzerkigintzara, kantagintzara, bertsogintzara, ikastoletara, euskara ikastera, idaztera eta eliz inguruko talde eta ekintzetara.
Horretarako, berriz, ezinbestekoa gertatzen da elizaren babesa, aitorpen ofiziala eta askatasuna duen erakundea denez. Vatikano Bigarren Kontzilioak eta Joan XXIII. Aita Santuaren Pacem in Terris entziklikak, berriz, indarberritu egin zituen euskal apaizen eta fraileen euskararekiko eta Euskal Herriarekiko jokabidea. Aldizkariak eta irratiak beren babesean sortu ziren. Segura, Loiola, Arrate, Donostia eta Bilboko herri-irratiak bakarrik geratu badira ere, Gipuzkoan baziren hamarren bat, 1960 inguruan; Nafarroan, zazpiren bat; Bizkaian lau-bost; Araban, bizpahiru. Beren lokalak ere ikastolen, talde ekintzaileen eta abarren zerbitzuan jarri zituzten. Bestalde, euskara ofiziala bilakatu zen liturgiarako.
Hamarkada horretan izan zen gure herrietan beste aldaketa haundi bat ere: industriaren zuzperraldia eta etorkinen etorrera eta etxegintza ugaria. Eta irazbide eta dirubide gehiagorekin batera, erdalduntze azkarra. Ordurarte erabat euskaldunak ziren herrietan ere erdara ari zen nagusitzen. Eta horrek berak ere bultzatu zuen euskaldungoa ikastolak sortzera, antzerkiak egitera, liburuak argitatzera, aldizkariak indartzera, euskara ikasteko gau-eskolak antolatzera, euskal jaiak, bertso txapelketak eta jaialdiak eratzera.
Horretarako, jakina, elizaren babesaz gainera, Euskaltzaindiaren babesa ere ezinbestekoa gertatu zen: bertsolari txapelketen, zenbait omenaldiren, alfabetatze eskolen eta abarren baimenak lortzeko.
Unibertsitatearen eskea gero eta handiagoa da. Eta goi-mailako ikasketak egiteko aukera batzuk ere sortzen dira. Jesuitek ESTE eta EUTG eraikitzen dituzten, Kutxen laguntzaz eta Deustuko Unibertsitatearen babesean. Opus-ek, Industri Ingineritza Donostian, Nafarroko Unibertsitateari loturik. Zuzenbide Fakultatea Donostian, Valladoliden mende. 1968-69an Bilboko Unibertsitate Esparrua sortzen da. Nafarroako Unibertsitate Katolikoa 1960an sortu zuen Opusek. Hemengo askok egin zuen hor, besteak beste, kazetaritza. Santamaria, Mitxelena, Barriola eta abarrek unibertsitate publikoa lortzeko orduan egin zuten lana ere eskertzekoa da.
Hamarkada honetan hasi zen euskarazko kazetaritza berpizten hegoaldean ere (Zeruko Argia, Anaitasuna, Agur, Goiz-Argi Principe de Viana eta beste), iparraldean II Mundu Gerra amaitu bezain azkar abiatu baitzen Herria. Borondatez, dohanik, egiten zen kazetaritza zen: herrietako berriak bidaliz, iritziko artikuluak onduz, kanpoko berriak hemengo egoerara egokituz egiten zen kazetaritza, norkberak bere kabuz eta ahaleginez ikasi eta landutako euskaran burutua. Baliabide gutxirekin eta zentsuraren begi zorrotzen eta adierazpen askatasunaren muga estuen mehatxupean egindako kazetaritza. Debekualdiak eta zigorrak ere noiznahi pairatzen baitzituzten.
Hala ere, idazle berriak sortzeko aukera eman zuen: Txillardegi, Azurmendi, Rikardo Arregi, Saizarbitoria, Xabier Lete, Ibon Sarasola, Xabier Kintana, Arantxa Urretabiskaia, Lurdes Iriondo eta abar.
Baina 60-70 hamarkada 50-60ra bitartekoaren ondorio da, neurri handian.
Gerra ondo beltzean
Gerra ondoan euskaldun askok ihes egin behar izan zuen erbestera. Euskara bera ere debekaturik zen. Euskarazko izen asko erdaraz jarri behar izan zen. Itxaropena bezalakoek ere Icharopena idatzi behar izan zuten. Mexikon idatzi zuen Monzonek, 1945ean, Urrundik, bake oroi oleki-liburua. Kolonbian, Juan Antonio Irazustak Joañixio (1946) eta Bizia garratza (1950) eleberriak. Mexikon, Jokin Zaitegik, 1946an, Sopokel´en Antzerkiak. Txilen, Lontzi Ormaetxek, 1947an, Ipuintxoak. Buenos Airesen, Jose Izagirrek, 1948an, Ekaitzpean eleberria. Orixeren Urte guziko meza-bezperak, 1950ean, Akizeko apezpikuaren baimenaz.
Eusko Ikaskuntzaren gerra ondoko biltzarra Baionan egin zen, 1954an. Hor bildu ziren, besteak beste, Lafitte, Leizaola, Altube, Ibiñagabeitia, Ametzaga, Legasse, aita Donostia, Mixel Labegerie, Barandiaran eta abar. Munduan barrena barreiaturik zebiltzan euskaldun askok bidali zituen bere idazlanak batzar horretara.
Ondoren, I Euskal Mundu Biltzarra egin zen Parisen, 1956an, Jose Antonio Agirre lehendakaria buru zela. 400 lagun inguru billdu ziren. Besteak beste, ikastolak bultzatzeko erabakia hartu zen.
Zenbaiten itzulera
Eta lehenengo urterik bortitzenak eta erasokorrenak igaro ahala, itzultzen hasi zen zenbait jende. Donostiaraturik zen eta guraso batzuekin elkarturik etxean ikastola sortzen hasia Elbira Zipitria 1943rako. Urte gutxi barru ikastola mordoska zen Donostian. Baina Euskal Herriko lurralde eta herrietara 1960-70 bitartean zabalkunde handia izan zuen ikastolak. Hiru ikastola zabaldu ziren Gipuzkoan 1960an, baina 1970erako 103ra heldu ziren Euskal Herri osoan.
Maria Dolores Agirrek Donostiako Iztunde Eskola berriro zabaldu ahal izan zuen donostiar batzuen laguntzaz, 1953an. Herrietan ere antzerki taldeak osatzeari ekin zitzaion. Aldi horretan hasi ziren Maria Dolores Agirre, Basarri, Etxebeste, eta abar ere euskarazko irratsaioak egiten. Manuel Lekuonak 1951n egiten du Euskaltzaindiko sarrera, amaitu baitzaio Kalagorrin bizitzera behartzen zuen zigorraldia. Barandiaran 1953an aldatu zen iparraldetik hegoaldera, Saratik Atauna, hegoaldeko ikerlanei jarraitzeko.
Nikolas Ormaetxea Orixe 1954an itzuli zen. Leitzan egin zuen Euskaltzaindiko sarrera, 1957an.
Euskarazko liburuak argitaratzeko baimenak lortzen ere hasiak ziren: Bera-Mendizabalen Euskal-erdel iztegia (1948), Salbatore Mitxelenaren Arantzazu Euskal Poema (1949) eta Orixeren Euskaldunak (1950), Santi Onaindiaren Euskal Milla Olerki Eder (1954), Jon Etxaideren Joanak-joan, Loidiren Hamabost egun Urgain´en eta Orixek itzulitako San Agustinen Aitorkizunak, 1956an Hurrengo urtean, 1957an, argitaratu zuen Txillardegik Leturiaren Egunkari Ezkutua.
Garai horretakoak dira euskarazko zenbait aldizkari ere. Egan aldizkaria sortu zen Donostian, 1948an, Mitxelena, Irigarai eta Arrueren eskutik. Euzko Gogoa Guatemalan, 1950ean, Jokin Zaitegi, Ibiñagabeitia, Orixe eta abarrek. Zeruko Argia berpiztu zuten, 1954an, kaputxinoek. Jakin, 1956an, Arantzazuko frantziskotarrek.
Euskal artegintzari bultzada handia emango zion Jorge Oteiza, berriz, 1947an itzuli zen Ameriketatik. Gogotsu itzuli ere euskal kulturgintzari eta artegintzari ekiteko munduan ezaguna eta sonatua zen artista euskalduna. Arantzazuko eliza berrirako eskulturak egiteko eskaria jasotzen du 1950ean, Txillida, Muñoz, Eulate eta abarrekin batera. Arrakasta izugarria izan zuen Quosque tandem (1963) liburuak. Eta Gaur taldeak antolatutako Oteiza, Txillida, Basterretxea, Sistiaga, Arias, Zumeta, Ruiz Balerdi, Mendiburu eta abarren arte erakusketak. Eta Debako eskolak.
Hona ondorengoari bidea zabaldu zion hamarkadaren zenbait urrats. Izan ere hamarkada hau gabe ezinezkoa zen 60-70 hamarkada hain emankorra suertatzea.
Hirurogeigarrenetako hamarkadara Basauriko Laminaciones en bandas enpresaren grebaren bitartez egin nuen jauzia. Ordurako hamazazpi urte banituen ere, Gondra jaunaren erabakiak zirela eta, Euskal Herri osora hedaturiko zalapartak esnarazi ninduen, nolabait esatearren, mundura. Gainera, trosko samarra nuen adiskide batek korapiloaren nondik norakoak askoz hobeto hurbildu zizkidan, nire laguna -bere teen samurretan ere- sindikalgintza/politikagintzaren ezkutuetan ni bezain ezgaia zen arren. Diodan, parentesi artean, lagunak bere teoria sasiraultzaileetan jarraitzen duela oraindik ere, eta nik aspaldi galdu nuela, hamarkada hark nire bizitzaren unetxo batean nigan utzitako erreferentzia zalantzagarria.
Oso zaila jarri zaigu ariketa, hamarkada haren eta bizi ari garen sasoi honen arteko alderaketa egitea eskatu zaigunean. Talibanen eta Osaba Sam-en jarraitzaileen razziak hedabideen ezinbesteko plater goxoak bilakatu direnean, bikotearen ezkontide batek berrogei urte lehenago ere mendebal baloreen defentsa sutsuan ziharduela gogoratu behar dugu, eta alde horretatik munduan ez dela aldaketa handirik eman esan beharko nuke. Behintzat, horixe da niri iruditzen zaidana eta antzerako zerbait idatzi nuen «Sixties» (1990) liburuan, hamarkada hura desmitifikatzen ahalegindu nintzelarik.
Berrogei urtetako distantzia-talaiatik hamarkada haren gaineko zenbait azterketaren aurrean nagoenean, irudimenerako gizakiaren ahalmenak zer nolako jokoa eman dezakeen pentsatzen dut eta, besteak beste, perskpektiba zirriborrotsuak burmuinaren edukia aldaraz dezakeelako ustean tinkoagotzen naiz. Izan ere, gizakiok errealitateari bestelako eitea ematen diogu batere lotsarik gabe, eta izandakoa apaintzen ahalegintzen gara aurkezpen faltsu baten mesedetan.
Hirurogeigarrenetako hamarkada haren lurrikara iraultzailea (?) gure artean -salbuespen duin eta bakan batzuekin- indiferentziarik beltzenean igaro zen, gure mugez kanpoko munduan gertatzen ari ziren fenomenoak ulertzeko erreferentzia hurbilik gabe baikeunden. Mundu zibilizatu eta askean bakarrik gertatzen ari zen hura guztia? Ez! Gezurra dirudien arren, planetako bi toki eta kultura desberdinetatik batera heldu zitzaizkigun ahots askatzaileak. Alde batetik, mendebal gizarte askeko uhin garbitzaileak bere modeloa eskaini zigun -Marcuse, Brown, Sartre,... Eta, bestaldetik, txinar iraultza odoltsuak berea hedatu zuen, Maoren doktrina birrintzailearekin. Bi uhin haiek, gure kasuan, distantziatik jarraitu ahal izan ziren, kasurik hoberenean. Diktadurak ezarritako eragozpenak ez ziren gainditzeko hain samurrak, eta kultura bideak -askatasunaren adierazpenik txikiena barne- debekatu zituen erregimenaren itzalean nekez lora zitekeen ezer baliotsurik.
Egia da euskal gizartea gose eta egarri zegoela, etorkizun irekiago batek ekar liezaiokeen panoramaren aurrean. Askatasun politikoak kultura garapen azkar eta liberatzailea berez ekarriko zuelakoan zegoen euskal gizartea, ia-ia bere osotasunean. Artista plastiko, idazle, musikari eta, oro har, sortzezko kultura-eragileak ari baziren, ahal zuten moduan, eta emaitza-ale banaka batzuk uki zitezkeen, uzta murritz eta kaskarrean. Nahiz eta -azpimarratu nahi dut, badaezpada ere- ahaleginak duin eta eskergarriak ziren.
Zer pentsa daiteke, bere hats bizigarria elikatzeko, adibidez, Ama Lur filmaz baliatzen zen gizarteaz? Jazarpenak itota, kultura-hedapena mirari izatearen hurrena gertatu zen garai hartan. Baina, hala ere, sortzaileak sortzaile ziren, esperimentazio amaigabean, hamarkada guztietan bezala. Kontsumoa zen, batere zalantzarik gabe, herren geratzen zitzaigun alderdia; euskal kulturaren gaineko kontsumoa, noski, gainerakoa -kanpotik inposatutako eta guk geuk leporaino onartutako kontsumo light-a- erraz sartzen baitzitzaigun, batere eragozpenik gabe.
Kontsumo hitza labaindu zait aurreko paragrafoan eta ostera itzuli nahi nuke berera, aurreiritzi barik. Izan ere, ez dakit konturatu ote garen kulturaren esparru zabaleko parametrorik adierazgarrie
nak kontsumoarekin zuzen zuzeneko erlazioa dutenaz. Hirurogeigarrenetako euskal kulturaren kontsumoa hutsaren hurrena zen. Eta gaur egun ere, populazioaren zati konkretu batekoa ezik, oso txikia izaten jarraitzen du. Hamarkada hartan, euskal irakurleen kopurua anekdota bat zen, nolabait definitzearren, eta -esatera ausartuko nintzateke- idazleak -gutxi izanda ere!- gehiago ziren euskal prentsa eta liburuetara hurbiltzen ziren irakurle soilak baino.
Euskal analfabetismoa oso altua zen gizarteko maila guztietan. Beti jartzen dut ondoko adibide hau: Donostiako EUTG-n bazen «Euskal Kultur Taldea-EKT» deitzen genuena, eta jesuitekin ikasten ari ginen batzuk -Eduardo Moreno Bergaretxe «Pertur» tartean- maiz biltzen ginen, urte hasieran prestatutako egitaraua aurrera eramateko. Behin, Ez dok Amairu-k Pete Seeger amerikar folk-abeslariaren emanaldi bat eratu zuen Donostiako Victoria Eugenia antzokian eta laguntza eskatu ziguten publizitatea ahalik eta zabalena gerta zedin. Sei bat lagun elkartu ginen arratsalde batean kartelak preparatzeko eta -ai ene!- gutariko inork ez zekien nola arraio esan zitekeen euskaraz, erdarazko presentar aditza. Telefono dei bat egin behar izan genion Mikel Laboari, gure ezjakintasunetik atera gintzan.
Ba al zen euskal kazetaritzarik? Hitzaren berezko esangura zein daitekeen aztertzera sartu gabe (batez ere, garaiko Zeruko Argiako kolaboratzaileak gogoan ditudalako, eta euren ahalegin eta eskaintza eskerga sekula ordainduko ez zaielako) euskal kazetaririk sortzen ez zuen gizarteak nekez eduki zezakeen euskal kazetaritzarik, zentzurik hertsienean. Garai hartan kazetaritza frankismoko kolaborazionismoaren sinonimoa zen. Neuri gertatu zitzaidan, unibertsitatera salto ematear nengoela, egin nahi nuen karrera gurasoei azaldu nienean: kazetaritzatik abiatu nahi nuen. Aita zenak ipini zidan aurpegia! «Abertzale sendi batean halakorik entzun behar izatea!» pentsatuko zuen nire sortzaileak suminduta eta asmoa aldarazi zidan. Gero konturatu naiz, kolegioko nire adinkideen artean ez dagoela bat ere ez kazetaritza ikasi zuena.
Berrogei urte geroago, frankismoaren erorketaren aurrean itxaroten genuen susperraldi askatzailearen izpiek ahultasun kronikoan segitzen dutelakoan nago. Ia-ia bi belaunaldi oso euskal eskolan hazi eta hezi den arren, nire zalantza sendoak ditut bide onetik ote goazen. Hezkuntza sistemak euskarazko kontsumoa suspertzeko azpiegitura egokia ez duela ezarri iruditzen zait, eta gure gizarteari mekanismo politikoak falta zaizkio garapen integralerako. Baliteke, hirurogeigarrenetako garapen eta aurrerakuntzaren asmoak hazkunde eta espekulazioaren errealitateak zanpatu dituela eta makineria herdoilduta dagoela, euskal gizarte normal bat eraikitzeko beharko lukeen sinkronizaziorik ezean.
Orain dela berrogei urte demokraziaren defizitari egozten genion gure kalteen zerrenda. Egun ere, demokraziaz mintzatzen gara noiznahi, ziurrenik gure ezgaitasunaren itzala ezkutatzearren. Urte haietako eta oraingo gizarte motak antzerakoak direlakoan nauzue. Nik, behintzat, itxaroten jarraitzen dut, eta gorago aipatutako emanaldian Peter Seeger-ek abestu zigun bezalaxe, «I swear it´s not too late». Horretan nago ni ere, beranduegi ez delakoan.
Agustin Ezeiza izan zen «Zeruko Argia» astekari gisa sortzea bururatu zitzaion pertsona. Kaputxino zen garai hartan. Euskara eta euskal kulturaren egoeraz erabat kezkaturik, euskaldunak gai guztiez informatuko zituen aldizkaria kaleratzeko urratsak ematen hasi zen. Zentsuraren trabak nola saihestu ote zituen? Euskal Herria deseuskaldundu batean, aldizkari euskaldun batek beharrezko zituen kazetari, idazle eta irakurleak nola lortu? Horretaz guztiaz mintzatu gara 1963an hasi eta 1972an «kazetarien esku» utzi zuen arte «Zeruko Argia»ren lema eraman zuen gizonarekin.
Gerra ondoren, pare bat urtetan kaleratua zen «Zeruko Argia».
54an-edo atera zen, bai, baina hileroko bezala.
Eta 58an ere kaleratu ziren aldizkariaren zenbaki batzuk...
Hortik datoz, bada, nik gero erabaki nituenak! Hondarribiko kaputxinoetan izan zen hura. Nire anaia Kaietano eta beste batzuk, «Zeruko Argia» hamabostekari bezala ateratzen hasi ziren, egunkari formatuan, informatiboagoa-edo egiteko, bestela Arantzazuko errebista eta horrelakoen oso antzekoa zela, eta usain hori kendu nahian. Baina Gipuzkoan, «Delegación de Información» delakoaren arduradun Ugarte zegoen -gero Donostiako alkate izan zena- eta hark, hiruzpalau zenbaki ateratzen utzi, zorrak egin arazi, eta gero itxi egin zuen. Arrazoiak? Orduan arrazoiak ez zuen ezertarako balio... Gauza da, gero, nire anaiak soldadutzara joan behar izan zuela, kapelau. Kaputxinoek nire kargu utzi zuten «Pan Pin», umeentzako aldizkaria. Hori zela-eta, hasi nintzen Zumalabe, Santamaria eta horrelakoekin biltzen, alegia euskararekin kezkatua zegoen jendearekin, eta bestea baino biziagoa izango zen «Pan Pin» berri bat egiteari ekin genion. Abalak lortu eta martxan ipini genuen, haren buru Jesus Elosegi jarriz. Handik gutxira etorri zitzaidan burura ea «Zeruko Argia»rekin ez al genuen beste horrenbeste egiterik.
Pentsatu eta egin?
Aurretik bilerak egiten hasi ginen, zer egin genezakeen erabakitzeko. Abalistak ere bilatu genituen. Planteamendu osoa egin beharra zegoen. Lehendabizi: hamabostekaria ala astekaria izango zen? Hilerokoekin gogoratzen zara nolabait, baina hamabosterokoa oso epe arraroa da, ahaztu egiten zara direnik ere. Horrela, nik neuk erabaki nuen astekaria izango zela.
Eta aldizkaria egingo zen lekua, nola hautatu zenuten?
Gipuzkoan egitea alferrik zen. Auskalo baimena emango ote ziguten, eta lortuz gero ere, jakina zen gerokoa. Bizkaian eta Araban, beste hainbeste gertatuko zen. Beraz, Iruñea aukeratu nuen. Han kaputxinoek Iparraldeko probintzietako zentro burua daukatenez, «handik aterako balitz bezala jarriko dugu» pentsatu, eta horrelaxe egin genuen.
Horrekin amaitu al ziren zuen zailtasunak?
Ez horixe! Zein inprentetara eramango genuen? Inprenta indartsu bakarra «Pensamiento Navarro»rena zen, baina hark ez zuen nahi izan. Azkenean aurkitu genuen bat, tolosar baten eta bizkaitar baten artean zeramatena, eta han hasi ginen. Oso garestia zen, baina ez zegoen beste biderik. Hala ere, han hasteko, lehendabizi baimena lortu beharra zegoen. Garai hartan Fragak aterako zuen lege berriaren aurrerapen bat izan zen, eta irekitasun hartaz baliatu ginen baimena eskatzeko. Dena den, kontu handiarekin ibili behar izan genuen, gauza erlijioso, kultural eta abarren artean, ia ezkutuan, informazio orokorra ere emango zuela aipatzeko. Baina han hasi aurretik, aldizkariaren zuzendari agertuko zen kazetaria lortu behar zen. Non aurkitu, garai hartan eta Nafarroan, «Zeruko Argia»ri bere izena utziko zion kazetaririk? Bada, Universidad de Navarran! Eta ba al dakizu nor izan zen? Iñaki Gabilondo! Oraindik eskertzen diot hori! Bere kargu eta bere izenean agertu ziren «Zeruko Argia»ren lehenengo zenbakiak.
Trabak saihesteko bideak aurkitzen oso abilak zinetela ematen du...
Zer edo zer egin zen... Jakina, aldizkariak beste zailtasunik ere bazuen. Orduko euskara, adibidez. Oso nardatsa eta era askotakoa zen... Bateren batek zuzendu behar zuen hura! Eta ez balizko idazleen euskara bakarrik, inprentako gorabeherak ere bai! Bazen beste arazo bat ere: Donostian genuela erredakzioa eta Iruñean inprenta. Garaiz bidali behar ziren lan guztiak. Hitzez hitz neurtuta bidaltzen nizkien, bestela ez baitziren gai jakiteko non moztu zezaketen ere!
Lanak irakurri ere egin beharko zenituen...
Eta nola! Bidali aurretik, artikulu guztiak zehatz-mehatz aztertu beharra zegoen. Orduko zentsura ez zen nolanahikoa! Edo aldizkaria atera nahi genuen, edo hitz bat pasaz gero, kito! Aberri Eguna ezin zen ezta aitatu ere. Horrelako hitz guztiak kendu behar ziren.
Makina bat buruhauste izan zenituen...
Den-dena neronek egin behar izaten nuen! Inprentara noiz bidaltzen zuten begiratu, noiz bukatu zain egon, eta batzutan aldizkari inprimatuak ekartzera ere joan behar izaten nuen. Dena den, Nafarroako «Delegación de Información» delakoarekin suerte ikaragarria izan genuen. Nik entzun nuen inoiz, hango delegatuaren ordez euskara kontuak eramaten zituenaren aita abertzalea izan zela... Harekin konpontzen nintzen ni, beti apal-apal, han harrotasunak ez baitzuen ezertarako balio, baina laguntza handia lortu nuen harengandik.
Asko lagundu al zizuten kaputxinoek «Zeruko Argia» martxan jartzen?
Hasieran nik ez nuen erraztasunik izan ezta barrutik ere. Esango nuke kaputxinoek eman zidaten erraztasun bakarra kontrarik ez egitea izan zela, ez baimena eskatzeko, ez aldizkaria egiteko. Izan ere, kaputxinoek euskaltzaleen fama izan dute, baina Nafarroan alderantziz gertatu zen, bai garai hartan eta bai gerra garaian... «Zeruko Argia»ri dagokionez, trabarik ez zuten jarri: lokala utzi ziguten, argia, telefonoa eta abar beraiek ordaindu zituzten, eta guri ez zizkiguten sekula kobratu. Ez zuten gutxi egin!
Asko saltzen al zen «Zeruko Argia»?
Sortu zenean, 1919an, aldizkari erlijiosoa zen, eta baserritarrei zuzendua zegoen. Astekari bilakatu zenean, hiritartu egin zen, eta lehengo harpidedun gehienak esan ziguten garestiegia zela, euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez zutela... Gauza bat eta beste, baja eta baja. Nondik atera harpidedunak? Bada, pertsona batzuk jarri genituen hartaz arduratzeko, harpide gehien lortzen zuenari sari batzuk emanez. Hego Euskal Herria osoan banatzen zen. Iparraldera ere bidaltzen genuen, baina askoz gutxiago. Harpidedunak genituen gehientsuenak. Kioskoetan ere jarrita edukitzen genuen, baina haietan gutxiago saltzen zen. Banaketa lana oso gogorra zen. Eskuz egin behar izaten zen dena: aldizkaria tolestu, zenbaki bakoitzari helbidea jarri... Talde laguntzaile bat etorri ohi zen horretarako. Gero, administrazio kontua. Gaizki joan zitzaizkigun gauzak arlo horretan, Jose Salegi etorri zen arte. Eskerrak hari!
Arazorik izan al zenuten aldizkarian idatziko zuen jendea bilatzeko orduan?
Jakina! «Zeruko Argia» ateratzen hasi baino lehen bildu nahi izan nituen gerra aurreko eta beste idazle guztiak. Baina, noski, banaka batzuk baino ez ziren gelditzen. Eta horietatik, batek ez zuela ezer jakin nahi, besteak ez dakit zer... Idazle berriak ere sortu beharra zegoen. Lehenengoetarikoa Rikardo Arregi izan zen, gero Toledo, Mikel Lasa... Halako batean idazle gazteagoak hasi ziren inguratzen: Saizarbitoria eta horiek, eta geroago oraindik Joxemi Zumalabe eta besteak... Nolakoa zen astekaria? Bada, batzuetan esaten zuen jendeak: «Oi zer eskasa atera den!». Nik banekien hori, baina... ahal genuena baino gehiago ezin egin. Borondatezko kolaborazio dezente zegoen, eta eskerrak horri. Gogoratzen naiz nola, gerora, Karlos Santamariak esaten zidan iraungo zuenaren inongo esperantzarik ez zuela izan berak! Izan ere, ez zegoen ezer, ezta kazetari bat aurkitzeko modurik ere!
Nolanahi ere, aurrera egin zenuten. Zer lortu zenuten horrekin?
Laburbilduz, ezer ez zegoen garaian, idazle eta kazetari berriak sortzea. Bakoitza bere neurri eta akatsekin nahi bada, baina dezente sortu ziren. Eta irakurle hiritartua ere, asko sortu zen. Beste kezka bat ere mahaigaineratu zen «Zeruko Argia»ri esker: euskararen batasuna beharrezkoa zela. Egizu kontu, oñatiar batek, nafar batek, edo Iparraldeko batek idazten zutela. Denak diferente. Eta ortografia aldetik, zer esanik ez. Jakina, euskara batuaren beharrak istilu ikaragarriak sortu zituen. Hasieran, batasun handia zegoen: euskara izanez gero, denak konforme! Baina, berehalaxe, han genituen eskuindarrak alde batetik, marxistak bestetik... Denen artean nola asmatu ez zenekiela ibili behar zenuen, ez baitzegoen inori atea ixterik...
Zertan esango zenuke lagundu zuela aldizkariak?
Euskal kultura, ikastolak, gau eskolak, jaiak, antzerkia, abeslariak... nahi duzuna bultzatzen. Haren bidez egin ziren ezagunak Antton Valverde, Ez Dok Amairu... horiek denak! Izan ere garai hartan informazio bide bakarra «Zeruko Argia» zen, eta bere eskasian, euskaldunok genituen beharrak azaldu zituen.
Publizitatea ere beharko zenuten, bada...
Horrekin ere nahiko atsekabe izan nituen! Haseran, neronek bilatu behar izaten nuen. Batzuek aldizkaria euskalduna zelako egiten zuten, baina bazen beraien interesen arabera egiten zuenik ere. Baina publizitate askorik ezin zen egin, eta udako festetaz baliatzen ginen: gure «uda» apirilean hasi eta udazkena arte ez zen bukatzen. Festetan zeuden herriak aukeratu, haiei buruzko informazioa eman eta, bide batez, publizitate pixka bat lortzen genuen. Korrespontsalekin egiten nuen lan hori. Primitibo-primitibo. Dena den, protestak ere izan ziren: publizitate gehiegi ateratzen genuela, eta artikulu gutxi. Baina irautea nahi bagenuen, ez zegoen beste biderik.
60ko hamarkadan euskal jendeak egundoko adorea zeukala ematen du...
Hasieran bai, eta indar handia hartu zuen: denok batasun batean egindako indarra. Gero, betiko kontuak izan ziren: zatiketak, bakoitzak bere pentsamoldea, euskarak ere bereizi zuen jendea... Gauza guztiak dute bere momentua. Momentua ondo harrapatuz gero, indar handia hartzen duzu. Eta «Zeruko Argia»k ere, nahiz hain medio eskasa ikusi, momentu hori harrapatzen jakin zuen. Aldizkari erlijioso sakon bat egiteko asmoa nuen nik orduan, baina ohartu nintzen horretarako ez zegoela kontzientziarik. Herri kultura, politika eta giza baloreen ordua zen.
![]() |
|
||||
1827 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa