Txuleta
Luis Haranburu-altuna
Txuleta, haragi "egina" bat da. Elementu kultural dugu, baina ez osoki. Txuletak, beregan uztartzen ditu natura eta kultura mailak. Txuleta bat eskatzean honela mintzatu ohi izan gara: "Asko egina nahi dut" edo "gutti egina zait laket". Txuleta oso errea zerbait osatua dugu, konplet den zerbait. Baina tripa-zai-jakintsuak diotenez txuletak ez du oso egina behar (à) Denik ere, txuletaren mitoak geure kulturaren funtsa eskasa adierazten digu. Ez gara "osoki" eginak eta erdibideko gauzak adoratzen ditugu. Noski, txuleta oso eginak eskatzen ba ditugu, okelarik gabe geldituko gara, eta geure ahosapaiaren finezia biziro haserre gertatuko da. Baina honela gertatzen bada ere, beti izanen dugu zer hozkatu. Bestalde, euskaldunok ahozko fasean finkaturik ote garen susmoak hartzen hasia naiz; eta seksoal gauzetan, ahoko fasea haur ttipiena da. Haur ttipiak amaren titiak bezala, guk adindunok txuletak hozkatzen ditugu. Oteizak dionez euskaldunok, haur garaà nerekiko zera erantsiko nioke Oteizaren esanari: Euskaldunok, haur zahar gara, hortzik gabeko haragi zale (1971-X-24)
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.