«Militante izaten hilko naiz»
Zuk esana duzu emakumezkoa eta gizonezkoa maila berdinean egonik, emakumea hobesten duzula, emakumeekin ondo eramaten zarelako. Beraz, diskriminazio positiboaren alde zaudela dirudi. Zure sailean aplikatuko duzu hori? Zurekin aplikatu al dute?
Zenbait pertsonekin lehen harremanean iruditzen zaizu harreman ona izan dezakezula eta beste batzuetan, eta ez du profesionaltasunarekin zerikusirik, harreman korrektoa izango duzula, bestelako inplikaziorik gabe. Nik emakumeekin oso harreman ona izan dut askotan. Euskaltzaindiari dagokionez, hutsune bat gertatu den bakoitzean, eta galdetu didatenean emakumea bai ala ez, nik beti esan izan dut ez zaidala gustatzen, eta uste dut «orain emakumearen txanda dela» esatea emakumeen kontra joatea dela. Mementoan beharren, hautagaien, merezimenduen arabera ematen duzu botoa. Tartean emakume bat badago, ni pozik baino pozago sentituko nintzateke. Baina emakume izatea, lehen euskaraz egotea gauza guztien gainetik ona ez zela esan dudan bezala, ez dut uste irizpide bezala ona denik. Beraz, ekipoa osatzeko ere irizpide berberak ditut. Ez ditut emakumeak nahi gauza guztien gainetik, ezta ez emakumeak nahi.
«Kale Gorria» aldizkarian argitaratutako albiste baten arabera, zure alabak Donostiako San Patrizio Ikastetxe ingelesean ari omen dira ikasten. Ez da euskara sustatzeko adibiderik onena, edo bai?
Ez dakit nondik atera zuten hori. Komentatu zidaten eta mundiala da. Santo Tomas Lizeoan ibili dira hiru urte zituztenetik. Hori ez da inongo sekretua. Ez dakidana da nondik atera duten informazio hori.
Zuk adierazia da alabek «pilak kargatzen» dizkizutela. Baina zure agenda ikusita, zer ordutan gertatzen da hori?
Ikusten dituzunean, goizean gosaltzen ari zaren bitartean, iluntzean etxera iristen zarenean, ordubete baldin badaukazu besterik ez bada. Eta hori ere ez badaukazu, besterik ez bada, lo daudela joan eta musu bat ematea nahikoa izaten da.
Militantziaren belaunaldikoa zara, eta zuk esana da ezetz esateko eskubiderik ez duzula iruditzen zaizula. Kultura sailburu bezala zerbaiti ezetz esan beharko diozu, ezta?
Adibidez, unibertsitateko irakaskuntzari, ikerkuntzari neurri handi batean, Euskaltzaindiko lanari guztiz ez, baina neurri handi batean ezetz esan beharko diot. Bestalde, aisialdiko ordu mordotxo bati ezetz esan beharko diot...
Militante izaten jarraitzen duzu, ezta?
Hala hilko naiz, pentsatzen dut
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.