Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-10-21 -- 1826.zenb

«Literatura egitea da niri interesatzen zaidana»

Pilar Iparragirre

Noiz bururatu zitzaizun «SPrako tranbia»?

Zortzi bat urte izango dira nobela hau idazten hasi nintzenetik. Filologia ikasten ari nintzen orduan, eta azterketa baterako ariketa gisa idatzi nuen bere laburpena izan zitekeena. Jarraia, berriz, duela bi urte hasi nintzaion ematen.

Zahartzaroa ondo ezagutzen duzulakoan zaude?
Ondo ez dakit ezagutzen dudan, asko interesatzen zaidala bai, ordea. Horregatik idatzi dut gai horri buruz.

Adin handiko norbaitek irakurri al du zure nobela?
Nik dakidala, ez. Ezin esan, bada, zer pentsatzen duten nik azaldutakoaz. Gazteek bai esan didatela oso ondo ezagutzen dudala zahartzaroa, baina, noski, ez dakit beraiek zenbat dakiten hartaz... Dena dela, horrek ez du garrantzi askorik. Azken batean, literatura da niri interesatzen zaidana, eta hori da nik egin nahi dudana.

Oso kritika onak jaso dituzu. Zein da gehien ukitu zaituena?
Zaila da hori esatea ere. Izan ere, bat gainerakoetatik nabarmentzen badut, norbait mindu daiteke. Esatea dudana da, den-denek asmatu dutela igartzerakoan zer zen nik esan nahi nuena, eta denek egin didatela zerbaiten ekarpena.

Zer esango zenieke zure liburua irakurri ez dutenei?
Beno, ez nioke inori gehiegizko egitekorik agindu nahi, baina liburua ez da oso potoloa, eta nire ustez nahiko arin irakur daiteke. Horrela bada, hura irakurtzera animatuko nuke jendea.

2001.eko Igartza saria irabazi berri duzu...
Hala da. «Hilerriak eta hiztegiak» lanaren proiektuarekin.

Urtebeteko eszedentzia hartzeko asmorik bai?
Ez! Arratsaldeak libre hartuko ditut idazteko, eta pozik horrekin.



Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan