Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-10-21 -- 1826.zenb

JUANIKOTEEN AURREAN KIRURGIA

Jabier Agirre

Kirurgia da joanikoteen tratamenduan aukera edo alternatibarik eraginkorrena". Horrelaxe mintzatu zen Carlos Villas doktorea, Nafarroako Klinika Unibertsitarioko Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako espezialista, Iruņean duela hilabete batzuk gai horren inguruan egin ziren jardunaldietan.

Joanikotea (hallux valgas ere esaten diogu medikuek), behatz lodiak bere metatartso hezurrarekin duen deformazioa da, behatz hori gainerako behatzen aldera desbideratzen delarik. Zer gertatzen da deformazio horretan? Pertsona horiek behatz potoloa beste behatzen tamaina berekoa izaten dute (edo baita luzeagoa ere), laburragoa izan ordez. Eta gainera arazoa areagotu egin ohi da oinetako desegokiak erabiltzeagatik.
Pertsona gazteengan izan ezik, joanikotea ez da bakarrik behatz lodiaren oinaldean (basean) agertzen den konkor edo bultoa, zoritxarrez beste hainbat ondorio ere izaten baititu. Villas doktoreak azpimarratu zuenez, "50 urtetik gorako pertsonetan artrosia agertu ohi da lehenengo behatzaren artikulazioetan, eta aldameneko behatzak erpe moduan uzkurtuak edo lokatuak egoten dira, eta oinzola edo oinazpian mina sentitzen da".
Printzipioz gizonezko eta emakumezkoek joanikoteak edukitzeko joera bera dugun arren, emakumeen oinetakoak estuagoak izaten direnez, behatz lodia, luzeagoa, gehiago estutu eta behartzen da. Horregatik mina eta deformazioa areagotu egiten dira urteekin. Eta konponbidea zein da? Kirurgia, bi aukerarekin: behatz lodiaren kanpoko aldeko konkorra limatzea batetik, edota arazoaren sustraira jotzea eta deformitatea konpontzen saiatzea bestetik

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan