Izen propioak
- Joxe Miguel Barandiaran: Joan den mendeak eman zuen gizon handi bat.
- Koldo Mitxelena: Beste gizon handietako bat. Niretzat maisu, gidari eta denetik izan zena.
- Wilhelm von Humbold: Euskal Herria Europari deskubritzen laguntzeaz gain, zorionez zenbait gauzetan igarle txarra izan zena.
- Jean Haritselhar: Beti miretsi izan dudan pertsona.
- Patxi Altuna: Segurutik, ate gehien zabaldu didan pertsona.
- Pello Salaburu: Aspaldiko adiskidea.
- Juan Jose Ibarretxe: Nire oraingo nagusia eta benetan miresten dudan pertsona.
- Mari Karmen Garmendia: Aspaldiko laguna eta lan bikaina egin duena, eta azken boladan ateren bat edo beste zabaldu didana.
- Joseba Arregi: Errespetatzen dudan pertsona.
- Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi": Oso pertsona maitagarria eta euskararen alde lan asko egin duena. Euskara batuak asko zor dion pertsona.
- Koldo Zuazo: Bizkaieraz eta hika berba egiteko dudan lagun hoberenetako bat.
- Andoni Egaņa: Ordutan eta ordutan bertsotan entzungo nukeen pertsona. Garai batean, barre puxka handiak egiteko aukera eman zidana
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.