Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-10-21 -- 1826.zenb

Hitzen zirikan

- Kultur edo Kultura Sailburua? Kultura Sailburua.
- Europarra edo europearra? Araututa dago: europarra.
- Mendebalea edo Mendebaldea? Mendebaldea.
- Euskaraz berba, hitz edo ele egin behar da? Hiruretan behar da egin.
- Euskaraz trabes egin edo pario? Biak segurutik.
- Eta pario egin edo pairatu? Pario egin, dudarik gabe.
- Apostu edo apustu egiten duzu? Nik posturiak egiten ditut.
- Euskaraz lanerako tresna duenak pairu handiko pertsona behar al du? Hori bakoitzak esan beharko du.
- Sofritu edo sufritu? Sufritu.
- Ados, akort edo bale? Hirurak, aldian aldian.
- Euskaldun samurtu batek egin dezake euskara samurrean? Auskalo.
- Egon, itxoin, itxaron edo goaitatu nahiago? Hor ere egoeren arabera, denak.
- Zer igurikatzen duzu Kultura Sailburu gisara? Ahal dudan lanik txukunena egitea.
- Zer nahiago duzu lagun diezazutela edo lagun zaitzatela? Nire euskalkian, lagun diezadatela.
- Emakume engaiatua izaki, engainatua sentitu zara inoiz? Ez.
- Politikan konpromisoz, engaiatua edo engainatuta sartu al zara? Engaiatua dudarik gabe, ez nau inork engainatu.
- Nahiko zenukeen gairen bat ez dugu ikutu? Uste dut nahikoa ikutu dugula.
- Edo ukitu nahiago? Aukeran hunkitu.
- Ukitu dugun gairen batek hunkitu ote zaitu? Ez.
- Beharbada hunkitu zaitugu, edo apika, agian, akaso, ausaz? Ez naiz hunkitzen erraza, ez elkarrizketetan behintzat

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan