2001-10-21 -- 1826.zenb
Elkar kompreni eziņik gabiltz gazte eta urteetan aurrera goazenokā Ondo gabeko lezea aien eta gure artean. Elkarri eskua luzatu eziņean. Leengoa eta oraingoa bi puska egiņik daudela dirudi. Bizi-poz aundirik gabe bizi gerala esango nuke, gaur egunean adiņekook. Beren jazkeraz eta txima aundiz, arrigarri zaizkigu gazteak. Zaartzaro bidean, alaitasunik ez degu arkitzen gazte-biotzetan. Ezertxo on egin ez bagendu bezela, begiratzen gaituzte. Gure semeen pentsaera eta jokabideak kompreni eziņezkoak ditugu. Badirudi ez direla gure seme: Esker txarreko. Erantzun gozo bat ez. (ā) Razismoz beteta daukagu mundu triste au: Judutarren aurkako razismoa. Beltzen aurkakoaā Il aurretik, arren, ez dezagun are beldurgarriago den beste razismo bat sor: Gazteriaren aurkako razismoa, mundura ekarri dituzten semeenganako gurasoan razismoa. Gauza tristeagorik bai ote? (ā) Zorretan gaude gazteekin: iskillu eta armaz jositako gizartea uzten diegu; guk egiņak, bomba atomikoak, gurea, zuzengabekeriaz betetako mundua; gurea, gizonak elkar jateko eratu degun biziera; gureak ainbat eta ainbat gaiztakeria. Bizi eziņezko munduaren ordez, bizitzarik ez dagoen illargia eskeiņi bear ote diegu gure ondorengoei? Borondate oneko gazte eta adiņeko: Luza bostekoa; elkarturik gizarte zuzenago bat egin dezagun.
Izenpetu gabea (1971-X-24)
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa