Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-10-21 -- 1826.zenb

Euskal Herria, drogaz garbia?

Pilar Iparragirre

Udazkenean ondo sarturik jada, ikastaro berrian murgilduta, jende gaztearen arreta irabazteko garai egokia zen. Beharbada horregatik eskaini zion ZERUKO ARGIAk bere lehen orrialdea "Droga" gaiari. Nonbait beldurtzekoa zen haiek hedatzen ari ziren moduaā etxetik kanpo. Izan ere, honela oharrarazten zitzaion letra larriz irakurleari: "Euskal Erriaren ondoan bai Frantzian eta bai Espaiņan, asko ari da zabaltzen". Etxean zer, ordea? Euskal Herria drogaz guztiz garbia ote zegoen, bada?


DROGA MALTZURRENAK

Olalde izenpetzen zuen batek egindako azterketaren arabera, "Drogak gaurko munduan, batez ere gazteen artean, sortu duen korapilloa, ez da nolanahikoa. Urrutiago joan gabe, Euskal Erriko mugetan bertan asko izan dira zigortuak drogazale edo droga-saltzaille zirelako".
Arazo larria, zalantzarik gabe, baina gaitz erdi, auzoan gertatu bide zen bakarrik. Horrelako euskaldunik ez zegoelako, ala euskal drogazaleak besteak baino azkarragoak zirelako? Olaldek ez zuen hori argitzen.
Hark zioenez, Euskal Herriko mugaz harantz guraso jendea beldurrez airean zegoen "gazte jendeak gero eta gehiago erabiltzen" zituelako "æatxisÆ, æmarijuanaÆ, æanfetaminakÆ, æeroinaÆ, æL.S.D.Ædirelakoak". Zorionez, ez zirudien gaztedi horrek arazorik zuenik edariarekin, alkohola ez baitzuen Olaldek inon aipatzen. Bestelakoa zen haren kezka: "Zer neurritan erabiltzen ote dituzte?". Galdera garrantzitsu honen jarraian, horregatik, ohar bat zetorren: "Ez daukagu oraindik Euskal Erriko datorik eta Frantziakoez baliauko gara oraingoz".
Beraz, izan bazela drogazaleren bat gurean ere ondoriozta dezakeguā


INJEKZIOEN ERABILPENA

Dena den, Olaldek ematen zituen Frantziako datuak ez ziren inor lasaitzeko modukoak: "1966 urtean, milla eta bostehun frantzesek artzen zuten droga indizio bidez. Millak, eroina erabiltzen zuten. Gaur berriz, ofizialki, ogeita amar milla frantses dira ala ohitutakoak. Au da, zenbaki ori motz gelditzen da. Frantses auen adiņa, hamasei urtetatik ogeita bostekoa da. Gizarte mailla guztietan sortzen dira, bai aberatsetan, bai estudianteetan, bai langilleen artean ere. Baiņa batez ere uri aundietan bizi diran ikasleak, batxiller-ikasleak dira gehien erortzen direnak drogapean. Esan diteke Frantziako ikasle gazte auetatik, ehuneko 20, drogazale, batez ere atxis-zale direla".
Beharbada irribarre egin duzu azken hau irakurtzean, irakurle. Baina zer egingo diogu, Olaldek ez zuen haxixa batere maite, nahiz entzuna izan bereizi behar zela beste batzuengandik: "Atxis bera, sendagillearen iritziz, ez da pozoi bat, baiņa oso kaltegarria bai", baieztatzen zuen. Zergatik hori?
"Asi gaitezen atxis-aren salerosketatik. Droga hau erosterakoan, nahi eta nahi ez, beste drogatuekin arremanetan jarri behar izaten du erosi nahi duenak. Eta atxis-sailtzaileak ez du etsiko beste droga gogorren bat saldu arte. Or dago benetako arriskua: bide ortan jarriz gero, ez dago, gehienetan, atzera egiterik eta ustekabean, eromena edo eriotza ekar dezaketen drogazale bihurtzen dira".


KALTEAK ETA ORDAINAK

Oliebenstein sendagile eta drogetan aditu frantziarrak emandako datuetatik Olaldek ondorioztatua da aurrekoa. Beste honako hau, ordea, nahikoa bere kabuz erabaki zuela esango nuke: "Atxis, irurogeita amar bat eratara azaltzen da plazara eta, esandakoak esan, Pakistan aldeko atxisak opioa dauka eta oso gogorra da. Opioa arrisku aundiko droga da; eroina, opiotik sortzen da. Bestalde, atxis erretzea legez kanpo ibiltzea da eta atxis erretzera biltzen dan taldeak gizartearen legeak zapaltzen ditu eta gizartea bera arriskuan jartzen. Sortaldeko zibilizazioak, opioak galdu zituen".
Apika tirioak eta troiarrak bere komenentziara pilatze horrekin ez zuen irakurle haxix-zalea behar bezala izutu, eta horrela ekiten zion hurrengo pasartean: "Atxis erretzeak ihes egitera bultzatzen du, gizartea ahaztutzera, alferkeriraā asieran, eta gero etxetik ihes egitera, pop-jaietara, eta norberaren buru-erailtzera". Alajaina!


ESTRATEGIA OKERRAK BAZTERTU

Behin esan beharrekoa esanda, ulerkorrago agertzen zen Olalde: "Gazteentzat zoramena eta eriotza itz utsak dira eta ez diete beldurrik. Horiek ez dakite zer dan alienazioa, zer dan betiko morrontza, eta bestalde, ain gertu jartzen diete atsegiņa!".
Gauzak horrela, okerreko estrategiak baztertu beharra zegoen. Adibidez: "Gurasoek gazte bati, indizioa artzen badu ilko dala esan diote. Seme orrek ondo daki indizioak ez duela iltzen, probatua baituā Eta ez die jaramonik egiten aurrera ere. Baiņa eroinarekin ez dago kontu onik. Eroinazaleak aukera gogorra egin du: zoramena, morrontza eta ziur asko, eriotza. Obe da egia esatea eta droga bakoitzaren kalteak bereiztea", zioen gure Olaldek. Inoiz ez omen berandu, bide onera itzultzekoā Baina hara nola egiten zuen kalte horien bereizketak!
"Zergatik da ain kaltegarri eroina? Asiz gero ezin utzi delako. Ohitura artzen du gorputzak eta ez dago uzterik. Tratamentu gogorra egiņaz ere, ehunetik amar edo amabostek bakarrik lortzen du uztea. Anfetaminak, berriz, buru-muinera jotzen du eta eriotza dakar. Arriskua askoz ere aundiagoa da droga hauekin". Kito

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan