Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-10-21 -- 1826.zenb

ARABIAR KUTSUA

Jakoba Errekondo

Azpelarrak eman dio ongi etorria freskurari. Espaloietatik pixka bat urrutiratzea nahikoa izango duzu loretxo honen ubel ajatu eta laranja mina nahasketa dotorea belazeetan barreiatuta ikusteko. Azpelarra, Colchicum autumnale, ganadu mendizaleen belazeetan eta bere bestengusu azafraia, Crocus sativus, hego muturreko soro lehorretan. Antza izugarria dute, bata basaka eta bestea landua izatea, ordea. Landua... ondo landua, alajainena... Lore tiki honen estigma eta estilo nimińo lehorrak dira saltzen den azafraia. Milioi bat loretik biltzen da azafrai kiloa... Kilo hori bi edo hiru mila euro ordaintzen da, aho-sabaia kitzikatze artean azafraiaren estimazioa gutxik baitute. B bitamina gehien duen jakia omen da eta Espainian arteroesklerosiak eta bihotzeko gaixotasunek duten eragin tikiaren arrazoitzat jotzen da.

Euskal Herrian azafraia jateko ohitura ia galdu da; eskerrak arabierako» az-zaferán» edo «az-zafarán» hitzetatik datorren izenari behintzat eusten diogun. Izena bezala, azafraia arabiarrengandik jasotako ondarea da. «Karkom» semitikotik datorren grekoko «krôkôs» da Crocus izenaren jatorria. Kristo aurreko 1600 urteko zeramika eta margoetan azaltzen da "karkom"a. Afrika iparraldea eta ekialde hurbilean lehen bezala orain garrantzi itzela duen semitiko beretik omen datoz, besteak beste, hebraiera eta arabiera

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan