2001-10-14 -- 1825.zenb
Estitxu Eizagirre / Ixiar Eizagirre
Institutuko garaietan «lagun txarrekin» elkartu zelako da aktore, akaso. Niko Lizeaga, Jose Mari Berasategi eta tamainako alproja koadrilarekin, ondo pasatzea zer den behintzat ikasi zuen Tanttaka antzerki taldean. Ordutik txalo-zaparrada askok busti du proiektu berrietan busti den aktorea. Sei uda badira Hankagorri taldean dabilena kalean antzerkia eginez, asko lotsagorritu gabe, haurrei jolasetan zapatak urratuarazten. Telebistako Joxe Antonioren betaurrekoak erantzita, Anjel bai pertsonajea: artisten orbita baino «glamourosoagoak» zaizkio astelehen arruntak. Entziklopediaz betetako apala baino apalago, hizketan «Xilbestre Estalone» galanta da, espainol zaharra bezain (umorez) euskalduna.
guztia irakurri© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa