Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-10-14 -- 1825.zenb

"KAZETARITZA ONERA EKARTZEA DA NIRE ASMO BAKARRA"

Pilar Iparragirre

n Dagoeneko lau aldiz espetxeratua izan zara. Zergatik hori?

Ni izan naiz demokrazia deitzen dioten honek bere lana egiteagatik azkenik espetxeratu dituen hiru kazetarietatik bat -Sabino Ormazabal eta Jabier Salutregi dira beste biak-. Gu kartzelaratuak izateko arrazoi bakarra, kazetari bezala egiten genuen lana izan da, eta beraz libre aterako gara hirurok, errugabeak garelako eta guri leporatzen diguten guztia zenbait epaile, politiko eta komunikabideren asmakeria hutsa delako, nire kasuan Espainiako Entzutegi Nazionaleko epaileek dagoeneko hiru aldiz erabaki duten bezala: errugabe nintzela. Orain guri gertatu zaigu, baina hurrengoan beste batzuei ere berdin-berdin gerta dakieke, eta oraindik duintasun apur bat duten kazetariek hausnartu beharko lukete ea zergatik lan egiten duten beren burua urkatzera behartuko dituen komunikabide horietan.

n Zer da "El periodista canalla"n azaltzen duzuna?
Kazetari bezala 33 urtez izan dudan eskarmentua eta jasan behar izan dugun errepresioa. Errepresio hori ezartzen zigun jendea salatzen dut, izen, abizen eta ekintzaz. Izan ere, orain demokrazia goraipatzen dabiltzan batzuk lehengo errepresore berberak dira.

n Mendekutzat har daitekeenaren beldurrik ez al duzu?
Ez. Nik hor agertzen dudan guztia egiazkoa eta frogagarria da. Eta hori guztia idazterakoan izan dudan asmo bakarra gure ofizio hau onera ekartzea izan da, ea kazetariok behingoan adierazpen askatasunari dagokionean gutxieneko etika bat berreskuratzen dugun. Esate baterako, berri bat egiaztatzeko orduan iturrien aniztasuna ziurtatzea nahitaezkoa dela, tokian tokiko ugazabek ezarritako pentsamolde bakarraren aurka joateko era bakarra baita.


.


«Kazetaritza onera ekartzea da nire asmo bakarra»

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan