Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-10-14 -- 1825.zenb

Eliza munduaren desafioaren aurrean

Pilar Iparragirre

Bilduta ziren Erroman Eliza Katolikoko gotzainak, Sinodo deitu batzarra ospatzeko. Ordukoan, bi gai garrantzitsu eztabaidatu behar zituzten: apaizen zeregina, alde batetik, eta zuzenbidea munduan, bestetikā Apaizen eginkizunari bueltak ematen hasiak ziren, errazagoa zitzaien nonbait. Haatik, gerorako utzia zuten gairik korapilotsuena, alegia bakoitzari dagokiona emanaz, zuzentasunez jokatuz aritzeko era nola zegoen munduan erabakitzeari zegokiona. Zergatik ote? Horixe azaltzen saiatzen zen ZERUKO ARGIA, bere lehen orrialdean eta editorialean.

ZUZENGABEKERIA NAGUSI
Antza denez, gotzain horien artean bazen gai biak loturik aztertzea nahi izan zuenik ere, apaizen zerbitzu edo ministerioa berez gizartearen arazoekin loturik behar lukeela sinetsita zeudelako, baina ezin izan zituzten konbentzitu Sinodoko besteak, haien ustez gai biak lotzeak "beste teologi-ikuspegi" bat eskatzen zuelako, "apaizaren politiko eta gizartearekiko lotura" onartzen zuena. Gehiegitxo, beraz.
Gotzain inkonformisten jarrera txalotzen zutenetakoa zen Arostegietar Jok, Z. ARGIAren lehen orrialdean idazten zuena. Ez izaki bera gotzain, ordea, ezin bada Erromako bileran Eliz barrutiko egitekoez aritu. Han ez, baina Z. ARGIAn esatea zuen barnean zeramana, eta horixe egiten zuela, lagunak!
"Gaur eguneko mundua zuzengabekeriaz leporaiņo beteta dagoala, nork ukatu? Oso aberats, bakar batzuk, eta miseri gorrian gizatalde aundia", eta okerrena, bere ustean bederen, "zoritxarrez, gizon eta erri aberatsenak kristau izenekoak diraā".
Jarraian, munduan zehar antzematen zuen zuzengabekeria azpimarratzeari ekiten zion: "Indarrez giza-eskubideak zapaltzen dituzten agintariakā Askatasunik gabeko erriak nork bere pentsaerak agirian agertzeko, politika, erlijio eta langille arazoetanā Gartzeletan atxilotuok jasotzen dituzten zigor eta makilkada gorriak. Langille, sindikato, politikako elkarteak iņolaz sortu eziņ dituzten erriak. Erriaren nortasun, izkuntza eta etnia oinperatuak arkitzen diran lurraldeak. Razismoa. Totalitarismoa. Hainbeste zuzengabekeria dago munduan!".
Gauzak horrela, hauxe zen Arostegietar Jok-en epaia: desafio gogorra egina ziola Munduak Elizari, hitzetan jartzen saiatzen zen desafioa, hain zuzen ere: "Hogei gizaldi Eliza bizi dala munduan. Nolatan hainbeste zuzengabekeria? Kristoren mezua, Elizak eraman bear dio munduari. Kristoren mensajea onetan datza: Gizon bakoitza eta guziak Kristok maite izan dituan bezela, gizonok elkar maite bear dugu. Gizon guziekiko maitasuna, beraz, Kristoren mezua. Maitasun onek berea du aitormen au: Diņatasunean, aundi dira gizon guziak eta eskubide berdiņak dituzte. Aski indar ote du mezu orrek gaur eguneko zuzengabekeriak lurretik uxatzekoā? Balio al du mundu zuzenagi bat egiteko? Erantzun zuzen eta egoki bat eman behar dio Elizak munduaren desafioari".

ELIZAREN ZUZENTASUNA KOLOKAN
Lanaren egileak bazekien, horregatik, geroxeago bazen ere, hura guztia eztabaida zitekeela Sinodoan. Dena den, eztabaida berari buruz ere izango zituen bere zalantzak, zeren, badaezpada, eskema gisako bat eskaintzen zien Erroman bildutako gotzainei:
"Sinodoaren galdera izan diteke: Zuzenak ote dira gure erakundeak? Elizaren jokabide eta gobernatzeko era beti ote datoz bat gizonari dagokion diņatasunaz? Elizaren bizitza eta egoera ez dira berdiņak emen eta an; jokabideak ere desberdiņak dira; zein dira zuzenak? Zein okerrak?".
Arostegietar Jok kristauak, bere aldetik, horrela ikusten zuen arazoaren zera:
"Sinodoaren erabaki eta agiriak konkretuak bearko lirake. Postura garbi bat beiņik ar beza Elizak. Gogorkeriarik gabe, baiņa oso iraultzaille, agertu bear du Elizak. Emeki eta enplastoz konpon ditezkean arazorik ez dugu esku artean. Batzuen geiegikeriari eta erri osoetako miseriari eusten dioten erakundeak azpiz-gora irauli bear dira. Gizon eta erriei, beren askatasun, diņatasun eta aurrerapenak zuzenduko dizkien erakundeak eman bear zaizkie. Errien askatasun billa dabiltzanekin bat egin bear du Elizak. Gizarte zuzen eta berri bat sortzeko burrukan diardutenekin alkartu bear du Elizak. Erri zapalketak eta totalitarismoak gogorki sala bitza Elizak. Diplomazi gutiago eskatuko nioke nik gaur gure Eliza maiteari"
PILAR IPARRAGIRRE

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan