Arabeen elkartea ulertzeko
Juan Elustondo
Egiptok, Siriak eta Lybiak elkarte bat sortu dute. Sudan ere laster bilduko da elkarte honetara. Arabiako lurraldeetan zerbait ari da gertatzen. Lehenago ere horrelako elkarte bat izan zan Nasseren garaian. Siriak eta Egiptok egindako elkarte hura pikotara joan zan. Gaizki atera zan. Oraingoari zer gertatuko ote zaio? (à) Batasun hori bi modutara egin diteke: batasuna errien artean, inperialistei eta baita erriko indar atzerakoiei ere aurka egiteko; batasuna erriaren indarra aurrera eramateko. Baina batasuna egin diteke inperialistei bakarrik aurka egiteko eta bide batez erriko indar progresistei sendotzen ez uzteko. Batasun hau izan diteke beraz iraultzaille eta atzerakoi. Orain egin dena bigarren motakoa da. Inperialisten aurka egiteko laguntza bat izango da, baina aberri bakoitzean opresio andiagoa izango da. Pundu hauek beste batean aztertuko ditugu. Ala ere beldur naiz elkarte hau askatzeko baino zapaltzeko gehiago ez ote den izango... (1971-X-17)
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.