2001-10-07 -- 1824.zenb
Estitxu Eizagirre / Ixiar Eizagirre
«Beach Boys» piura osoa dute hiru anaiek: eguzki koloreko ilea, itsasoa begietan, kresalaren gazia azalean eta grazia hizketan. Olatuak irakurri eta taularekin uretan idazten dute. Hondartzen arabera marrazten dute munduko mapa, eta munduko hondartza denetara zabaldu dute Euskal Herriko hondar-alea.Surfaren modan baino, surfaren kulturan bizi dira: bizimodu lasai horretan, itsas-gora eta itsas-beherek markatzen dute denbora. Guk barealdi batean harrapatu ditugu Iker eta Kepa. Eneko hurruneko olatuetan omen dabil...
guztia irakurri© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa